Itsaso Urrutikoetxearen kartelak iragarriko ditu aurtengo Xanisteban Jaiak. Aurkeztutako 41 lanen artean sari nagusia irabazi du gazte oiartzuarrak.
Epaimahaiko kideak kartel irabazleekin. Jaiak iragarriko dituen erdikoa da.
Itsaso Urrutikoetxearen kartelak iragarriko ditu aurtengo Xanisteban Jaiak. Aurkeztutako 41 lanen artean sari nagusia irabazi du gazte oiartzuarrak. 600 euroko saria jasoko du.
Lehiaketako lehen oiartzuarra Andoni Videira izan da, iazko kartel irabazlea, hain zuzen. 300 euro jasoko ditu. Horrez gain, lehenengo akzesita Laura Soguesek (Zizur Nagusia) lortu du eta bigarrena Maider Kalonjek (Astigarraga). Margosoroko beka, berriz, Aitor Ayerza hernaniarrak eskuratu du.
Epaimahaia udaleko ordezkariek, pintura arlokoek eta Jai Batzordeko ordezkariek osatu zuten.