Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zelaiaren gainean dakiena egitea, OKEren arrakastaren gakoa

OKEren emakumeen taldeak Lehen Mailara igotzeko aukera du etzi Vigon. Joaneko 2-1ekoarekin itxaropentsu dago taldea, baina partidaren bila doaz

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2015/06/12
OKE-Olivo

Joaneko partidan, oiartzuarrak gol bat ospatzen.

Itxaropentsu, baina konfiantzarik gabe. Horrela aurre egingo dio Oiartzun Kirol Elkartearen (OKE) emakumeen talde nagusiak Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketako itzuliko partidari. Joanekoan, Oiartzunen, 2-1 irabazi zuten etxekoek. Etziko partida hasi aurretik abantaila dute, hortaz, Jon Alkortak entrenatzen dituen jokalariek. Baina ezin dute lo hartu, ezin dute lasaiegi atera El Olivo Vigoko taldearen zelaira. 12:00etan hasiko da etziko partida. OKEren historian, garrantzitsuenetakoa, jokoan baitago 10.000 biztanleko herri batek kirol talde bat mailarik gorenean izatea. Eta herrian horretarako gogoa badago, ez OKEn bakarrik. Hori nabarmen gelditu zen joaneko partidan, zaleek bete egin zutelako Karla Lekuona zelaia. Vigon ere ez dira bakarrik egongo Oiartzungo jokalariak. Izan ere, futbolariak eta teknikoak eramango dituen autobusa zalez ere beteko dute, eta horrez gain, beste autobus bat bete dute oiartzuarrek, eta autoetan joango denik bada. Kanporaketa aurrera atera, Bigarren Mailako txapeldun izan eta Lehen Mailara igo besterik ez dute buruan jokalari eta zaleek. Baina hala izango ez balitz, ez litzateke porrota izango, orain arte egindako guztiari balioa eman behar zaiolako. “Gure jokoa egitera” Jon Alkorta entrenatzaileak ez du formula miragarririk etziko partidarako. Baina badu zertan oinarritu taldearengan konfiantza izateko: “Gure jokoa egitera aterako gara. Dakiguna zelaian egiten badugu, aurrera aterako dugu partida. Zaleen babesa eskertuko dugu bide horretan”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.