Hondakin biltzaileen elkarretaratzea Gudarien Enparantzan
Bere lanpostuen defentsan eta zerbitzua pribatizatzearen kontra, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Trintxerpen hondakin biltzaileek. 09:30ean elkartu dira, Gudarien Enparantzan.
Jakinarazi dutenez, lehengo astean adostu bezala, udaleko langileen batzordea, zehazki pertsonal batza, erronda egiten hasi da Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien ordezkariekin. Zehaztu dutenez, EAJ, Pasaiak Ahal Du eta EH Bildurekin elkartu dira jada, “gai honen aurrean duten jarrera ezagutzeko”. PSE-EErekin oraindik ez direla bildu esan dute, Izaskun Gomezek inbestidura plenoan aste honetan deituko ziela esan zielako hondakin biltzaileei, eta langileak haren deiaren zain daudelako.