Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Komedianteena izango da Gurutze Santuaren plaza

Lezoko antzerki taldeak ‘Kale hop’ lana estreinatuko du, kalean eta gauez, eta komedianteena bilakatuko du plaza. Eguerdian kalejira egingo dute herritik.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/06/26
Orratx! antzerki taldeko kideak

Orratx! antzerki taldeko kideak

Sudur gorriak jantzita, kalera aterako dira Orratx! antzerki taldeko zazpi aktoreak. Kale antzerkia da Kale hop azken lana, eta ikusleek barre egiteko eta hunkitzeko aukera izango dute garai bateko komedianteen ikuskizunak oinarri hartuta. Bihar estreinatuko dute, eta Gurutze Santuaren plaza bihurtuko dute agertoki. Urduri daude, estreinaldi bakoitzaren aurretik izaten diren moduan, baina oraingo honetan beldur pixka bat ere badutela aitortu dute Lierni Fresnedo zuzendariak eta Mertxe Larrea aktoreak: ”Lehen aldia da kale antzerkia egingo dugula, eta beldur pixka bat badugu, beste espazio batean ariko gara. Jendearekin beste harreman bat dago kalean, energia aldatzen da… Hala ere, gogo biziz gaude estreinatzeko eta ikusleak dibertitzeko”. Komediak egiten ziren garaiak gogoratu eta horretan aritu dira buru-belarri ikasturte osoan,  ideiak hartu eta josten. Batez ere ijitoak ibiltzen omen ziren komediak egiten herriz herri, Larreak esan duenez: “Besterik ez zen izaten, eta Lezora ere etortzen ziren. Etxeko aulkiak hartuta, han jaisten ginen plazara ikustera”. Kalea berreskuratu Antzezlana 22:00etan hasiko da, eta eguraldi txarra egingo balu Saldise plazara eramango dute. Baina eguerdian, gurdi eta guzti, kalejira egingo dute Lezotik. Orratx!eko kideek aitortu dute garai bateko komediak ez direla izan kale antzerkia egiteko aitzakia bakarra. “Krisiarekin geroz eta gutxiago deitzen gaituzte antzokietara”, esan du Larreak. Krisiaren ideian sakondu du Fresnedok: “Polita iruditu zaigu kale antzerkia egitea, diru gutxiago dago, aktuazio gutxiago, horregatik, kalea berreskuratzea ideia ona iruditu zaigu”. Hortaz, gaurkotasuna eman  diote Kale hop lanari. Dirurik ez duen konpainiaren gora beherak kontatzen ditu Orratxek. Eta komedianteen garaietan bezala, ez da faltako zozketarik: errifak salduko dituzte, eta sariak etxetik eramandakoak izango dira; “helburua? diru apur bat lortzea”. Freskagarriak eta patatak ere salduko dituzte emanaldian zehar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.