'Munstroek pixa egiten dute ohean' lanarekin, bigarren aldiz irabazi dute Etxepare saria bi oiartzuarrek; udazkenean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak.
Pello Añorga eta Jokin Mitxelena sari banaketa, gaur eguerdian (Arg.: Hitzen Uberan)
Munstroek pixa egiten dute ohean lanarekin aurtengo Etxepare Saria eskuratu dute Pello Añorga eta Jokin Mitxelena oiartzuarrek. Bigarren aldiz lortu dute sari hori.
Aurten hemezortzi lan aurkeztu dituzte sarietara eta sari bakarra eman dute, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan.
Munstroek pixa egiten dute ohean lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du heldu den udazkenean.
Epaimahaia Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatu dute. Horien iritziz, bi oiartzuarren lana “unez une eta lerroz lerro puzten eta puzten doan beldurra barre algara eta lasaitasun bihurtzen da”. Horrez gain, epaimahaiaren arabera, saritutako lanak Maurice Sendaken
Piztiak bizi diren lekuan obrari keinu egiten dio.