Esklerosi anizkoitzarekin dutenei elkartasuna adieraziko diete igandean
Esklerosi anizkoitza gaixotasuna dutenekin elkartasunez, 'Busti zaitez' kanpainaren barruan ekitaldia egingo dute Fanderiako igerilekuetan.
Datorren igandean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzatan Busti zaitez kanpinaren 18. ekitaldia egingo dute, Eugenia Epalza fundazioak antolatuta. Esklerosi anizkoitza dutenekin elkartasunez zein sentsibilizatzeko antolatu dituzte ekitaldiak.
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak ere bat egin du programarekin. Horrela, esklerosi anizkoitza duten gaixoen alde igeri egingo dute Fanderiako igerilekuan, eta egiaztagiri bat jasotzen dute. Bukaeran, udalerri guztietan egindako metroak batzen dituzte. Gainera, antolakuntzak stand bat jarriko du, gaixotasunari buruzko informazioa banatzeko, eta Kukuxumusuk kanpainarako propio sortutako produktuak salgai egongo dira.