2015/7/6

Esklerosi anizkoitzarekin dutenei elkartasuna adieraziko diete igandean

Esklerosi anizkoitza gaixotasuna dutenekin elkartasunez, 'Busti zaitez' kanpainaren barruan ekitaldia egingo dute Fanderiako igerilekuetan.

Onintza Mitxelena, 'Boca del Infierno' lasterketan garaile

Intxixu Trail-Girizia MLTko kideak 15 kilometroko lasterketan azkarrena izatea lortu zuen, 1:54:01 denborarekin.

eihartze aramendia
Beste urtebetez antolatu du bazkaria jai batzordeak

Txupinazo aurreko giroa bazkari batekin berotuko du jai batzordeak

Herriko Plazan izango da bazkaria, 14:00etatik aurrera, eta bertara joatea ahalbidetuko duen zapia salgai dago jada, hamabost euroren truke. Bazkariaz gain, Dantza Luzea ere antolatu du jai batzordeak.

Duintasunak deitutako manifestazioa

Mobilizazioetan atsedena hartu dute pentsiodunek, urrian indarberrituta itzultzeko

Autonomia pertsonalaren eta arreta duinaren aldeko aldarria egin dute jubilatu eta pentsiodunek.

Donosti Cup Plazetan

Sorpresa positiboa Oiartzungo Itsaslapurrena

KAE2 Ligako lehen estropada egin zuten atzo Sestaon. Oiartzungo Itsaslapurrek lan txukuna egin zuten, sorpresa positiboa eman zuten.

eihartze aramendia

Elikadura burujabetzari buruzko bideo emanaldia eta solasaldia egingo dute

Elikadura burujabetzari buruz ariko dira, ostegunean, Mikelazulo elkartean, 19:00etatik aurrera. EHNEk, Bizi Lurrek eta Mikelazulok antolatu dute.

Moañako estropada

Hirugarren izan da San Pedro Moañan, Kaiku eta Orio atzean utzita

San Juan hamargarren izan zen atzo, baina hirugarren San Xenson, herenegun

olatz mitxelena
Buruhandi

[Argazki galeria] Euskal giroa nagusituko da gaur Antxoko sanferminetan

Txabol Sotoak antolatuta herri bazkaria dago gaur Biteri Plazan; arratsaldean, kuadrilla arteko batel lehiaketa izango da Marealtan

olatz mitxelena

KAE2n Oarsoaldeko traineruak sasoiko hasi dira

Oarsoaldeko traineruek maila ona eman zuten atzo, Sestaon egin zen KAE2 Ligako lehen estropadan.

Gehiago