Donosti Cup Plazetan
Donosti Cup jokatzen ari dira Lezoko Plazeta futbol zelaian. Goiz partean Lasarteko Ostadar taldea eta Nigeria aritudira aurrez aurre. Donostia Cup-ek hogeita laugarren aldia du honakoa eta guztira Haur Maila eta Gazte Maila arteko 441 futbol taldek hartuko dute parte. Plazeta Futbol zelaiarekin batera, Errenteria-Oreretako Fanderia eta Beraungo zelaietan eta Oiartzungo Ugaldetxeko futbol zelaian ari dira Donosti Cup-eko partidak jokatzen. Irun eta Hondarribik ere hartuko dituzte Donosti Cup-eko partidak.