Txupinazo aurreko giroa bazkari batekin berotuko du jai batzordeak
Herriko Plazan izango da bazkaria, 14:00etatik aurrera, eta bertara joatea ahalbidetuko duen zapia salgai dago jada, hamabost euroren truke. Bazkariaz gain, Dantza Luzea ere antolatu du jai batzordeak.
Egitaraua, “ilusioz”
Jai batzordeak adierazi duenez, aurtengo madalenen egitaraua “ilusioz, auzolanean, herritik eta herriarentzat” prestatu dute. Euren jai ereduaren oinarrietan “koloretsuak eta parekideak” izatea da, “gizon-emakumeen arteko errespetua eta berdintasuna eskatuz”. Iragarri dutenez, datozen urteetan ere eredu landuko dute jai batzordean. Menua- Otarrainxka egosiak.
- Antxoak.
- Txerri saiheski erdia eta zekor saiheskia parrillan.
- Limoizko sorbetea cavarekin.
- Kafea, patxarana eta belar likorea.
- Sagardoa txotxean, Errioxako ardoa eta ura.
- Barazki pastela.
- Espinaka kroketak.
- Lasaña begetala.
- Kafea, patxarana eta belar likorea.
- Sagardoa txotxean, Errioxako ardoa eta ura.