Elikadura burujabetzari buruzko bideo emanaldia eta solasaldia egingo dute

Elikadura burujabetzari buruz ariko dira, ostegunean, Mikelazulo elkartean, 19:00etatik aurrera. EHNEk, Bizi Lurrek eta Mikelazulok antolatu dute.

Bizi Lur, EHNE eta Mikelazulo elkarteak antolatuta, bideo emanaldia eta solasaldia egingo dute datorren ostegunean. Elikadura burujabetzari buruz ariko dira, Mikelazulo elkartearen egoitzan, 19:00etatik aurrera. Bide berriak. Elikadura burujabetza Euskal Herrian da dokumentalaren izena, eta arlo horretan Euskal Herrian egondako esperientzien berri emango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.