Intxixu Trail-Girizia MLTko kideak 15 kilometroko lasterketan azkarrena izatea lortu zuen, 1:54:01 denborarekin.
Onintza Mitxelena ‘Boca del Infierno’ mendi lasterketan, atzo (Arg.: Miguel Angel Muñoz)
Atzo ‘Boca del Infierno’ mendi lasterketa jokatu zuten Echoko aranean. 250 parte hartzaile izan ziren hamargarren aldian, bi kategoriatan banatuak: 25 kilometrokoa eta 15 kilometrokoa. Horien artean Intxixu Trail-Girizia MLTko kide Onintza Mitxelena Larreta izan zen eta 15 kilometroko lasterketan azkarrena izatea lortu zuen, 1:54:01 denborarekin.
Antolatzaileek kontatu dutenez, egun eguzkitsu eta beroa izan zen eta kirolariek ohi baino gehiago sufritu behar izan zuten horregatik. Arrazoi berberengatik, baina, publiko gehiago izan zen animatzen, korrikalarien esker onerako. Lasterketa bukatuta, sariak banatu zituzten eta 400 lagunentzako bazkaria izan zen.