KAE2 Ligako lehen estropada egin zuten atzo Sestaon. Oiartzungo Itsaslapurrek lan txukuna egin zuten, sorpresa positiboa eman zuten.
Oiartzungo arraunlariak Sestaon (Arg: Oiartzungo Itsaslapurrak)
KAE2 Ligako lehen estropada egin zuten atzo Sestaon, Iberia taldeak antolatuta. Oiartzungo Itsaslapurrek lan txukuna egin zuten, sorpresa positiboa eman zuten. Hamalautik hamargarren izan ziren. Kontuan hartuz liga ofizial batean parte hartzen zuten lehen estropada izan zela atzokoa, emaitza bikaina. Gainera, 8. eta 9. postuan gelditu ziren Lutxana eta Donostiarra B hiru segundo baino gutxiagora izan zituzten Itsaslapurrek, hau da, gora egiteko aukerak badituzte.
Hasiera ona izan dute Oarsoaldeko traineruek KAE2 Liga.
Sailkapena:
- Hondarribia B, 20:09
- Castro, 20:17
- Arkote, 20:24
- Hibaika, 20:39
- San Pedro B, 20:53
- Mundaka, 20:57
- Getxo, 20:58
- Lutxana, 21:07
- Donostiarra B, 21:09
- Itsaslapurrak, 21:10
- Zumaia B, 21:17
- Colindres, 21:19
- Bermeo, 21:27
- Iberia, 22:24