Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hautsak harrotu ditu udal gobernuaren soldata igoeretarako proposamenak

Igoeraren kontra protestatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko, sare sozialen bidez; Plenoaren ordu berean da elkarretaratzea, 09:00etan.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/07/23
EHBildu

Migel Mari Torrea, Ainara Elola eta Mikel Garcia Peñil, gaur, alkateordetzan

Ezohiko plenoa deituta dago biharko Pasaian. Gai zerrendan, besteak beste, gobernu taldeko kideen soldatak igotzeko proposamena. Igoerarako asmoak, baina, herritar  askoren haserrea eragin du, sare sozialen bidez elkarretaratze baterako deialdia sustatzeraino. Plenoaren ordu bererako deituta dago soldata igoeraren kontrako elkarretaratzea, 09:00etan, udaletxean. Pasaiako EH Bilduk gaur eguerdian  egin du soldata igoerak salatzeko agerraldia. Esan dutenez, astearteko Ogasun Batzordean jakinarazi zieten asmoa. Orduan aurkeztu zizkieten datuen arabera, alkatearen hasierako asmoa bere soldata %50 igotzea zen, beti ere aurreko alkate Amaia Agirregabiriaren soldatarekin alderatuta. Urteko, 33.897,05 euro kobratzen zituen Agirregabiriak; Izaskun Gomezek 50.997 euro kobratu nahi ditu. Hamalau pagatan banatuta, 3.642,44 euro hileko. Horrez gain, liberatuen kopurua handitzeko asmoa dutela jakinarazi du EH Bilduk. Gobernu taldea osatuko duten hamar kideetatik zazpi liberatu nahi dituzte, horietatik lau jardunaldi erdian. Hauei ere soldata igo nahi diete. Aurreko gobernu taldean zortzi kide zeuden, eta hiru liberatu, horietatik bat jardunaldi erdiz. Proposamenak aurrera egingo balu, udal gobernuren soldatentzako gastua %131eko igoko litzateke, EH Bilduk salatu duenez. Azken orduko aldaketak Premiazko bilera egin du gaur Izaskun Gomez alkateak EH Bildurekin. Dirudienez, eta ziurrenik gaiak sare sozialetan eragin duen erantzunak hala behartuta, azken orduko aldaketaren bat egongo da biharko plenora eramatekoak diren proposamenean. EH Bilduk jakinarazi duenez, litekeena da, biharko plenoan alkateak ez zehaztea bere soldata igoeraren zenbatekoa.  Koalizio abertzaleak, baina, galdera egingo duela esan du, eta soldata guztiak publiko egitea eskatuko dutela iragarri dute. Hondakin biltzaileak Soldata igoeren kontrako elkarretaratzea ez da biharko antolatu duten bakarra. 09:30ean han dute zita beren lanpostuen defentsan borrokan ari diren hondakin biltzaileak. Hondakinak atez ate biltzeko  hamazazpi langile kontratatu zituen udalak aurreko legegintzaldian, eta zerbitzua bertan behera geratzean kaleratuak izatearen beldur dira langileak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.