EAJren eta PSE-EEren arteko akordioak erabakian eragina izan duela adierazi du Riosek
EAJko Erik Riosek zinegotzi kargua utzi du
Soldaten igoerak EAJko zinegotzi baten dimisioa eragin du Pasaiako Udalean. Erik Rios antxotarrak orain minutu batzuk egin du publiko bere erabakia. Azaldu duenez,
lehengo ostiraleko plenoan ez egon izana ez zen kasualitatea izan. “Bizi dugunaren pareko krisi egoera batean, eta Gipuzkoako lurraldeko herririk txiroena den honetan langabe kopurua %16 dela kontuan hartuta, soldaten igoerak justifikaziorik ez duela uste dut”, dio hedabideetara helarazi duen oharrean.
Soldatena, baina, ez da dimisioa ematera bultzatu duen arrazoi bakarra. Riosek azaldu duenez, “bai Euskadi bai herrian EAJ eta PSE-EEren artean sinatutako akordioak” ere izan du eraginik hartu duen erabakian. “Abertzaleek gehiengoa batu arren, abertzale eta euskalduna ez den alkate bat heldu da agintera”, kexatu da, eta “abertzaleen arteko elkarlanaren aldeko defentsa sutsua” egin du jarraian: “Gure herri izaera eta gure eskubideak ukatzen dituen alderdi bat ezin da gure lehentasunezko kidea izan”.
Arrazoi horiek guztiak argudiatuta, zinegotzi karguari ez ezik, Riosek uko egingo dizkio alderdian dituen beste barne karguei. “EAJko afiliatu xumea izatera pasako naiz”, argitu du.
Dimisioa, soldaten kontra protestatzeko
hainbat herritarrek deitu duten elkarretaratzea egin baino ordu batzuk lehenago egin da publiko. Egun berean zabaldu du baita ere
udal gobernu taldeak igoeraren gaineko bere irakurketa.
Ondo PDFan, Riosek hedabideetara bidali duen ohar osoa ikus daiteke.
Dimisio eskutitza