Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal gobernuak soldaten inguruko datuak zabaldu ditu "nahasketa interesatua alde batera uzteko"

Soldaten igoeraren harira, "erabilera alderdikoia egitea" egotzi dio gobernuak oposizioari

olatz mitxelena
Pasaia
2015/07/28
Izaskun Gomez, alkate kargua hartu zuen egunean

Izaskun Gomez, alkate kargua hartu zuen egunean

“Koherentzia falta”, “erabilera interesatua eta alderdikoia”, eta “datu interesatuak eta desitxuratuak” zabaltzea. Horiek eta beste hainbat egotzi dizkiote PSE-EEk eta EAJk  oposizioari. Hautsak harrotu ditu Pasaian lehengo ostiraleko udalbatzarrean ordainsari eta talde politikoen ordainketaren inguruan hartutako erabakiak. Krisiak, udal gobernuari ere eragin dio, EAJko zinegotzi baten dimisioa eragiteraino. Gobernuak, baina, gehiengoz adostutako akordioa dela nabarmen du eta erabilera interesatua saiheste aldera prentsa oharra helarazi du, “pasaitar guztiek” datuak ezagutu ditzaten. “Udal gobernua osatzen dugun taldeok, argi geneukan, 1/2015 Foru Dekretuak markatzen duenaren azpitik jarri behar genituela soldatak”, esan dute. Nabarmendu dutenez, aipatu dekretuaren arabera, Pasaiaren tamainako herrientzat, alkatearen soldata 67.000 euroen gainetik egon beharko luke. Era berean, “alkatearen soldata Pasaia bezalako herri batek suposatzen duen arduraren pare egon behar” duela defendatu dute. Bide beretik, koherentzia falta leporatu dio gobernuak oposizioari, “bai Bildu eta bai Pasaiak Ahal Du-k, udal gobernua osatu duten herrietan oso bestelako ordainsariak onartu” dituztelako. Errenteria aipatu dute adibidetzat, Podemoseko zinegotziak Pasaiako alkateak baino gehiago kobratuko duela nabarmentzeko. Salatu dute baita ere Maider Ziganda alkate zela –orain dela bi legegintzaldi ANVren zerrendaburua izan zenak– 25 mailako soldata jaso zuela, 21eko gutxieneko maila onartuta zegoela. “Ez da aitzakia oposizioaren proposamena izan zela esatea, ikusi baitugu Pasaiak Ahal Du-ko zinegotzi Nerea Gonzalezek bere soldata maila batean jaitsi duela”, nabarmendu dute. Azkenik, Pasaiak Ahal Du-ren liberatu Nerea Gonzalezek hiru batzordeetan baino ez dagoela izendatuta salatu dute, batzordeak hamabost direnean. “Batzorde hauetara guztietara bera joango balitz, bere taldekideen dietak aurreztuko lituzke, eta ez luke ezkutuko soldata bat lortu nahiko luketen susmoa piztuko”. Soldaten gaineko datuak      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.