Liburutegiek Irakurketa Kluba antolatu dute lehenbizikoz

San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan bilduko dira literatura zaleak, hilean behin, Xabier Etxaniz Rojo idazleak dinamizatuta

Euskarazko eleberriak, Trintxerpeko liburutegian

Euskarazko eleberriak, Trintxerpeko liburutegian

Hilean behin euskarazko liburu bat irakurri eta aztertzeko asmoz, Irakurketa Kluba antolatu dute lehenbizikoz Pasaiako udal liburutegiek. Urrian hasiko du ibilbidea Irakurketa Klubak, eta ekainera arte izango da martxan. Saioak herriko idazle Xabier Etxaniz Rojok gidatuko ditu, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan. Saioetan parte hartu ahal izateko aurrez eman behar da izena, eta horretarako liburutegietara jo behar da. Telefonoz – 943 004303– eta Internet bidez ere bada izena emateko aukera. Irailaren 25era arte dago zabalik izen-emate epea. Nahi duen orok har dezake parte, doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.