[Bideoarekin] Ziriza Etxeko hormak, Judas Arrietak esan nahi duena dio
Hormek diote egitasmoaren barruko interbentzio artistikoa egiten ari da gaur (larunbata) Judas Arrieta artista hondarribiarra Trintxerpeko Ziriza Etxean,
Paisaiarekin jokatu, nortasunarekin, ideia soiletatik osotasuna bilatuz, osotasuna ideien batura bezala ulertuz. Ideiak skate taulekin irudikatzen ari da Judas Arrieta Ziriza Etxean, eraikinak Trintxerpeko alkateordetzara begiratzen duen horman, eta 85 skate taularen artean kontzeptu oso bat, osotasun bat, paisaia bat, eraikiko du. Eta ideia horrek itxaropenarekin, baikortasunarekin, leiho irekiekin harremana izango du. Hori uste du Judas Arrietak. Hala saiatzen ari da gaur.
Judas Arrieta Oier Iza lagunarekin batera instalazio artistikoa egiten ari da gaur (larunbata) Trintxerpeko Ziriza Etxean, “mural bat baino, interbentzio bat da”, dio.Hormek diote egitasmoaren barrukoa da jarduera artistikoa, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren harirakoa da hormek hitz egiteko iniziatiba; horren barruan, zatitzeko, bereizteko edo isilarazteko balio izan duten eraikinei ahotsa eman nahi diete. Eraikin horiek Pasaia, Errenteria-Orereta eta Donostiako hainbat auzoren tartean daude, eta beste hainbat artista arduratuko dira eraikinetan baloreak ezartzeaz instalazio artistiko, mural, margoketa erraldoi, edo dena-delakoarekin. Baina hitz egin dezatela eraikinek, ideien eledun izan daitezela. Ondoko bideoan, Judas Arrietaren azalpena, Trintxerpen egiten ari denari buruz:
Egun osoko lana da Arrieta egiten ari dena. JART Hondarribiko skate taula etxeak emandako 85 aleak —kalean, denbora luzez iraun dezaten behar bezalako tratamendua eman die sortzaile hondarribiarrak taulei— muntatzen ari da, aldez aurretik bere tailerrean taula bakoitzari traza eta esanahia eman baitio, hortaz, gaur ideia-taula bakoitza bere tokian jarri, eta kontzeptu bat sortzea da asmoa. Urrutitik ikusiko den kontzeptua da, etxearen hegoaldeko paretaren zatiaren goialdean baitoa taulen sekuentzia, bakoitza bere traza eta espazioekin, denen artean erantzun bat emanaz.
Eta taulen sekuentzia ez du ausaz hautatu Arrietak: “Zonalde honetan, Pasaia eta inguruan, adostasuna behar da, adibidez, biziberritzearen gairako. Urteak dira ideia asko eman direla, askotan bakoitzak bere ideia eman duela biziberritzearen gainean. Baina ideia horiek ez dira batu, adostasunik ez da egon. Elementu ezberdinen baturatik ideia bat lor daiteke, helburu bat. Nik uste hori dela Pasaiak behar duena, eta hori irudikatu nahi dut taulekin (ideiak) eta horiek osatzen duten muralarekin (helburua, ideien metaketatik sortua). Eskalerillaseko zubitik Larun eta Aiako Harria ikus daitezke, esaterako. Nik Hondarribitik ere ikusten ditut, baina beste era batera, beste alde batetik. Baina toki berbera dira. Hau da, gauzak era askotara ikus daitezke, baina arazoak, gauzak, berberak dira denontzat, eta soluzioek ere hala beharko lukete”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.