Luzuriagan ari da Patxo Telleria bere azken filma grabatzen
'Igelak' filman, bazterketa sozialaren gaia jorratuko du Telleriak, komedia bidez
Luzuriagako bulegoen eraikina erabiliko dute istorioa girotzeko
Goiz goizetik ari dira Pasai Antxon grabatzen
Igela filma. Eszenatoki bihurtu dute Eskalantegi kalea, Luzuriaga eraikinaren pare horretan. Izan ere, komedia musikal baten bidez, krisi garaiotako gizarte bazterketa soziala jorratuko du Patxo Telleriak beren azken proiektuan. Istorioa girotzeko Luzuriagako eraikinaren ingurua hautatu dute.
Filma datorren urtean estreinatuko da, eta
Abra Produkzioak-ek ekoiztuko du. Gorka Otxoa izango du protagonista nagusi, eta besteak beste, Unax Ugalde, Josean Bengoetxea, eta Miren Ibargurenek parte hartuko dute.
Euskal musikari ugariren kolaborazioa ere izango du filmak; Gatibu eta Esne Beltza taldeek parte hartuko dute, eta baita Ruper Ordorikak edota Ainhoa Artetak ere.