Antxoko gaztetxearen emanaldiak debekatu ditu udalak

Atzo 'Loreak' filma proiektatzekoak ziren, baina udaltzainek jakinarazi zietenez ezingo zuten egin. "Dekretu inposatzaile" bat aurkeztu zietela salatu dute.

Antxoko gaztetxea

Antxoko gaztetxea

Atzo Antxoko gaztetxeak hainbat ekitaldi programatu zituen arratsalderako, baina bertan behera utzi behar izan zituen, udalak debekatu zituelako, gaztetxeak berak jakinarazi duenez. Hori salatzeko, gaurko elkarretaratzea deitu dute, 13:00etan, Gure Zumardian. Gaztetxearen arabera, 19:30ean udaltzainen bidez jaso zuten debekuaren berri, “dekretu inposatzaile baten arabera”, egun osoan zehar ezingo zuten musika, irrati, pelikula eta antzekoak emititu. Hain zuzen, atzo Loreak filma proiektatzeko asmoa zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.