Hamahiru puntu jorratuko dituzte ostiral arratsaldeko udalbatzarrean. Ogasuneko hiru atal eta hirigintzako bi aztertuko dituzte, besteak beste.
Lehengo astearteko plenoan adostu zuten hurrengo urterako zergen ordenantza
Ezohiko udalbatzarra egingo dute ostiralean, 13 puntukoa. Ordutegia ere ezohikoa izango da: 16:00etan. Besteak beste, 2016ko aurrekontuari hasierako onarpena ematea aztertuko dute Arizabalo jauregian bilduko diren zinegotziek. Horrez gain, udaleko eta Pasaiako Musikaleko, Udal Euskaltegiko eta Zaharren Egoitzako lanpostu eta plantilak ere.
Ogasunari dagokionez, aurrekontuez gain, beste bi puntu ere jorratuko dituzte. Hirigintzan, Trintxerpeko bi eremuko arau subsidiarioetan aldaketak egingo dituzte, eta Donibaneko eraikin balioanitzaren 4. faseari onarpena ematea eztabaidatuko dute.
Estekan sakatuta ikus daitezke puntu guztiak.