Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Beirak bertso eta musikaz margotu du disko berria

Boskote bihurtu da taldea, eta 'Margotu berria' disko berrian rockaren bidea urratu dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/01/14
Margotu berria bigarren diskoa aurkeztu du gaur goizean Beira taldeak. Bertsoa eta musika batzen ditu duela hamarkada bat, Oiartzunen, Jon Martinek eta Igor Arruabarrenak sortu zuten taldeak. 2013an atera zuten bikote moduan estreinako diskoa, eta hiru fitxaketa egin dituzte disko berrirako: Gari Amundarain (gitarrista), Mikel Arruabarrena (bateria jolea) eta Urtzi Olaziregi (baxu jolea). Talde bihurtuta, musikaren esparru berrietan murgildu da Beira, eta rockaren zelai zabalean bazkatzen dute. “Pop-a baino, rockaren iturritik edaten dute”, esan du Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuruk. Hala ere, Beira taldean hitzek musikak duen garrantzi bera duela uste du Aizpuruk. Izan ere, Jon Martinek “saltsa mehea” osatu du, Aizpururen arabera: “Letretan mina eta ametsak dira nagusi. Oso bertsolari diesel-a da Martin, eta inongo makulurik behar ez duten esaldi biribilak osatu ditu”. Musika estilo aldetik, Txomin Artola eta Sasoi Ilunak-en traza hartu die Aizpuruk, hip-hop, flamenko eta beste hainbat ukiturekin. Bertso musikatua irauli nahian Gari Amundarain gitarra joleak aitortu duenez, Margotu berria diskoarekin “bertso musikatuaren munduari buelta eman nahi izan diogu”. Azaldu duenez, bera metalaren mundutik dator, eta bazegoen hala nolako distantzia bat euren eta bertsolarien munduaren artean. Esaldiak biribilak izateaz gain, musikari ere ertzak kentzen saiatu dira: “Gitarra eta baxu erritmo sinpleek ez digute balio. Urtebete eman dugu diskoa fintzen”. Margotu berria diskoaren izenburuari buruz, gisa horretako koadro batekin alderatu du Amundarainek: “Ilusioz ikusten duzun zerbait da, baina badakizu ezin duzula ukitu”. Era berean, diskoa “atsegina eta erraz entzutekoa” dela iritzi du.
beira taldea

Amundarain, Aizpuru, Olaziregi eta Igor Arruabarrena, gaurko aurkezpenean

Bestalde, zuzeneko emanaldien berezitasun bat azpimarratu du Aizpuruk: Martinek diskoan, ustez, zurrun dauden letrekin inprobisatzea. “Ausardia eta trebetasuna eduki behar da horretarako”, esan du. Amundarainek jakinarazi duenez, jo behar duten tokien gaineko informazioa biltzen dute joan aurretik, eta gainera, bertako bertsolariren gonbidatu ohi dute, publikoarekin harreman estuagoa izateko. Azkenik, Beiraren bi diskoetan parte hartu duen Igor Arruabarrenak bataren eta bestearen artean dagoen eboluzioa jarri du mahai gainean. “Letrek maila bera edo hobea dute, baina musika aldetik, askoz hobea da”, ziurtatu du. Gainera, abestiak moztu egin dituzte —”Joni [Martin] tripako minak eragin dizkion arren”—. “Diskoa argitaratu aurretik”, gogorarazi du Arruabarrenak, “hainbat elkarrizketetan erantzun nuen bigarren diskoan gure potentziala zein den ikusiko zela. Uste dut ikusten dela”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.