Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Fiskaltzak zortzi urteko zigorra eskatu du Beramendi alkate ohiarentzat

Txarako parkean eta inguruan egindako obren gainkostua milioi bat eurokoa izatea esan du fiskaltzak, hasierako proiektua apetaz aldatuta.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/01/19
Gipuzkoako Fiskaltzaren behin behineko akusazio idatziaren arabera, zortzi urteko inhabilitazio zigorra eskatu dute Martin Beramendi Oiartzungo alkate ohiaren kontra. Beramendi 2003 eta 2007 urteen artean izan zen alkate, Eusko Alkartasunarekin, eta bere agintaldian Mendibilgo Txara parkea eta inguruak eraberritzeko obra esleitu zuen udalak.
txarako parkea

Txarako parkean egin zituzten eraberritze obretan prebarikatzeagatik akusatu dute Beramendi

Beramendiri “prebarikatu” izana leporatzen dio fiskaltzak. Parkearen obren proiektua 1,21 milioi eurogatik esleitu zuten, eta akusatuak, “bere kargua baliatuta”, lanak aldatzea ahalbidetu zuen, “kostua igoz”. Fiskaltzak argi utzi nahi izan du diru partidak handitzea ez zirela obretan egondako gorabeherei aurre egiteko erabili, “baizik eta proiektuaren barruko obrak baimentzeko, auzokideei eskariei erantzuteko”. Idatziaren arabera, aldaketa horiek Etxaeneako lorategi lanetan, Manuel Lekuona kaleko galtzadarrien konponketan eta hilerriko lanak egiteko baliatu zituzten. Horiek aurrera eramateko, “akusatuak oinarrizko prozedura administratiboak egiteari muzin egin zion: ez zion Udaleko Idazkaritzari abisurik pasa, ez zuen zegokion udal batzordeetan informaziorik eman eta, ondorioz, ez zituzten Udalbatzan onartu, behar lukeen moduan”, gaineratu du fiskaltzak. Inaugurazioa, bukatu gabe Ministerio Publikoaren arabera betiere, Beramendik ez zuen aldatzeko proiekturik eskatu, eta ez zuen aurrekontutik partidarik esleitu. “Gainera”, ziurtatu du fiskaltzak, “obrak bukatu gabe —lorategiko lanak falta ziren— inauguratu zituzten, 2007ko maiatzaren 7an. Hauteskundeen aurreko egunetan izan zen, inaugurazio ekitaldi propagandistikoaren mekanikaren barruan”. Fiskalak gogorarazi duenez, Alkatetza galdu zuen Beramendik, eta udalbatza berria sortu baino hiru egun lehenago obraren “proiektu aldatu bat” idaztea galdegin zuela. Horregatik, obraren kostua 2,2 milioi eurora igo zen, “Oiartzungo Udalak onartu zuena baino %82 gehiago”. Horren berri izatean, udalbatza berriak prezio berria gaitzetsi zuen, eta hartzekodunekin negoziatu ondoren, gainkostua milioi batekoa izan beharrean, 369.448 eurokoa izan zen. Beste auzi bat zabalik dago Beramendiren kontra, eta bertan bi urteko kartzela eskatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.