EAJ eta EH Bildu adostasun batera iritsi dira hondakinen gaian, eta zintzilikarioak zein edukiontziak egongo dira.
Orain dauden zintzilikarioak ez dituzte mugituko
Hondakinak jasotzeko sistema mistoa izango du Lezok, udal gobernuan dagoen EAJk eta oposizioko EH Bilduk hala adostuta. Lezoko Udalak jakinarazi duenez, bi alderdien arteko hainbat bileraren ondoren iritsi dira akordio horretara.
Horrela, egungo sistema guztiz aldatu beharrean, zintzilikarioak probestuko dituzte errefusa eta hondakin organikoa jasotzeko. Beira, papera eta ontzi arinentzako, berriz, edukiontziak jarriko dituzte. Zehaztapen gehiago datozen egunetan emango duten prentsaurreko batean emango dituztela adierazi du udalak.