Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxebizitza politika integrala abiarazi nahi du udalak

Etxebizitza hutsen azterketa egin dute, lehen urrats bezala. Alokairu eskaintza "egokiak" eskaini nahi dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/02/17
etxebizitza logoa etxea

Etxebizitza politika integrala abiarazi nahi du udal gobernu taldeak, hauteskunde programan jaso bezala

Oiartzungo Udalak etxebizitza politika integrala martxan jarri nahi du, eta lehen urrats gisa, etxebizitza hutsen gaineko azterketa egin dute. Gaindegia Euskal Herriko gizarte eta ekonomia garapenerako behategia izan da lan hori egiteko ardura hartu duena. Udalaren helburua etxebizitza hutsak dituzten etxejabeei alokatzeko bitartekoak jartzeko eskaintzea da. Era berean, maizter izan daitezkeenak ere erakarri nahi dituzte programara. Horrela, erabiltzen ez diren etxebizitzak erabilgarri jarrita, herrian bizitzeko aukera berriak sortu nahi dituzte etxebizitza politika integralaren bitartez. Alokairu eskaintza “egokiak” eskaini nahi ditu udalak. 357 etxe huts Gaindegiaren azterketak alokagai jarri litezkeen etxebizitzak sailkatu ditu, kokapena, azalera eta antzinatasunaren arabera. Horrela, 357 etxebizitza huts daude udalerrian. Laurdena baino gehiago (%26,3), baserri eremuan daude. Elizalde eta Altzibar dira etxe huts portzentaia handiena duten auzoak: %18,2 eta %13,4, hurrenez hurren. Horietatik guztietatik, lagin bat hartuko du udalak, alokairura bideragarriak zein izan daitezkeen aztertuta. Etxejabeekin adostuko lukete gero, merkaturatzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzako zerbitzuko arduradunekin bildu dira udaleko ordezkariak, Bizigune egitasmoaren bitartez hainbat etxebizitza alokairuan jartzea aztertzeko. Etxebizitza horiek oiartzuarrei bideratu nahi die udalak. Gobernu taldearen lehentasunetako bat da etxebizitza politika integrala martxan jartzea, programan hartutako konpromisoa izan zelako. Gainera, diru erreserba bideratu dute 2016ko aurrekontuetan horretarako. Etxebizitza hutsei buruzko lanketa etorkizuneko etxebizitza hutsen politika “eraginkorra” garatzeko pauso garrantzitsutzat jo du udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.