Luzuriaga garbitu eta hesituko dute

Donostiako Udalak agindu ditu lanak

Luzuriaga, lanak

Lanean hasi dira Luzuriagako eraikinean

Luzuriagako bulegoen eraikina izandakoan lanean hasi dira. Eraikinaren zati bat hesitu, eta garbiketa lanean ari dira langileak astelehenetik. Obrako langileek jakinarazi dutenez, barrualdea desinfektatu egingo dute lehenik, ondoren hustu eta hesitzeko. Lanak Donostiako Udalak bideratu ditu. Luzuriagako eraikinak hiru jabe ditu, baina azken egunotan aldundiak erosi duela zabaltzen ari da. Pasaiako Udalak, aldiz, gaur gaurkoz ez du erosketaren berririk. Eraikina Antxoko herrigunean txertatua dagoen arren, lur eremua Donostiako Udalarena da, eta horrek guztiak Luzuriagako eraikinaren egoerari erantzun instituzional bat ematea zaildu egin du orain artean. Etxerik gabekoentzat aterpe Etxerik gabeko jendea bizi da gaur egun Luzuriagan, baldintza oso kaskarretan. Otsailaren hasieran etxerik gabeko lagun bat hil zen eraikinaren barruan, eta litekeena da gertaera hark bultzatu izana orain hasi dituzten lanak. Eraikinaren egoerari buelta eman asmoz, eta inguruko herritarren beharrei erantzuteko ahaleginean Luzuriaga Martxan herri iniziatiba eratu dute hainbat eragile antxotarrek elkarlanean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.