[Bideoa eta argazki galeria] Lilatoian, Oarso Bidasoko ehunka emakume

lilatoia 2016

Korrikalariak, atzo, euripean

Atzo egin zen Donostian 27. Lilaton lasterketa. Bertan Oarso Bidasoko emakumeek ere parte hartu zuten. Helmugara iritsi ziren ia 4.000 partaideetatik, 518 izan ziren Oarsoaldekoak eta Bidasokoak: 162 errenteriar, 77 irundar, 70 pasaitar, 58 oiartzuar, 35 lezoar eta 16 hondarribiar.

Emakumeen lasterkatan berdintasuna aldarrikatu zuten berriz ere emakumeek, kasu honetan, kirolean. Hala ere, korrikalarien multzoan askotarikoak izan ziren aldarrikapenak. Hori bai, eguraldi txarra egin arren, denek ala denek irribarrea izan zuten ahoan, eta poztasuna irteeran, bost kilometroko bidean, eta helmugan.

Emaitzetan, nabarmentzekoa sailkapen nagusian Ane Zabala irundarra laugarren izan zela, Ines Dehesa oiartzuarra bosgarren, eta Ana Cruz antxotarra seigarren. Bestalde, Lurdes Mariezkurrena sanjuandarra lehena izan zen 60 urtetik gorakoen kategorian. (sailkapen osoa hemen)

HITZAk, bestalde, bere talde propioa atera zuen. 30 partaidetik gora izan zituen.

Ondokoak, atzoko hainbat irudi eta bideoa dira, Kursaal zubian jasoak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend