Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lurbizi egitasmoa martxan jarri du udalak, lehenengo sektorea sustatzeko asmoz

Lehenengo sektorearen jarduera tasa %0,92 da. Kopuru hori handitu nahi du udalak, baliabideak emanez. Lehen fasea baratza profesionalek osatuko dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/03/09
nekazaritza lurrak arraztalo

Nekazaritza lurrak esleituko ditu udalak.

Oiartzungo Udalak, otsaileko plenoan jakinarazi zuten bezala, Lurbizi egitasmoa martxan jarri du. Lehenengo sektorea bultzatuko duen proiektu zabala da, eta hainbat proiekturen aterpe izango da Lurbizi. Lehenengo sektorearen jarduera %0,92 da soilik. Gainera, Gaindegiak udalerriko etxebizitza hutsei buruzko ikerketan argitu zuenez, landa eremua da etxe huts gehien dagoen tokia (94, guztira). Gainbehera horrekin kezkatuta dagoela adierazi du udalak, eta horri altxatu nahi dute pixkanaka. Aurten 40.000 euro bideratuko dituzte horretara. Baratza profesionalak Lurbizirekin, nekazaritzan ibili nahi duten herritarrei erraztasunak ematea da helburua. Izan ere, udalak jakinarazi du badaudela lehenengo sektorean jarduteko proiektuak dituzten herritarrak, baina lurrik ez dutenak. Eta alderantziz: euren lurrak lantzen ez dituzten herritarrak. Horrela, lehen haziak baratza profesionaletan ereingo dituzte, Behemendirekin elkarlanean. Horiek kudeatuko dute proiektua, eta udalak finantzatuko du. Guztira, 25.000 metro koadro jarriko dituzte alokairuan, gutxienez 5.000 metro koadroko azalera duten eremutan banatuta. Behemendi nekazaritza produkzioa martxan jartzeko azpiegituren azterketa egiten ari dela adierazi dute. Alokairua lehiaketa publiko bidez esleituko dute. Lehentasuna izango dute Oiartzunen erroldatutako nekazariek eta langabezian daudenek. Arloko ikasketak edukitzea edota esperientzia edukitzea, besteak beste, kontuan hartuko dute. Baratzeek emango duten uzta salmenta zuzenez eta herriko merkatarien bitartez saldu ahal izango dute. Elikadura burujabetzaren bidean Lehenengo sektorea sustatzea ez da egitasmoaren asmo bakarra. Horrela, elikadura burujabetza berreskuratu nahi du udalak. “Azken urteetan sektore ekonomikoen desorekarengatik kanpoko ekoizle eta produktuekiko dependentzia sortu da”, esan du udalak. Horrela, elikaduran burujabe izateko tokian tokikoa kontsumitu behar dela berretsi dute. Herrian bertan bide hori urratzen hasi direnen adibideak jarri dituzte: Agroaldea, nekazaritzara bideratuta dauden udal lurrak; eta Arraztalo kontsumo taldea. Burujabetzaren bidean, merkatari txikiek, herri mugimenduek eta ikastetxeek eskuz esku joan behar dutela iritzi du udalak. Horrekin lotuta, gogorarazi dute herriko ikastetxeetan gai hori hori lantzen ari direla, Eskola 21 Agendaren barruan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.