Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Arditurriko meategiak, Aste Santuko planen aterpe

Hilaren 28an, tren berdean Arditurrira joateko prezio berezia jarriko dute. Bisita gidatuak gainontzeko egunetan ere eskainiko dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/03/10
tren berdea

Tren Berdean joateko erreserba egin beharko da

Egun hauetako eguraldi petralak kanpoaldean egiteko antola litezkeen plan asko zapuztu ditzake. Arditurriko meategian, baina, ez dute arazo hori. Naturarekin harremanetan ahalbidetzen dute, mendiaren barruan eta busti gabe. Arditurriko meategiak ezagutzeko Aste Santua aukera ona dela iritzi dute Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Arditurri kudeatzen dutenek. “Askotan uste da meategiak leku ilun, itsusi eta kaotikoak direla, baina Arditurriko barnealdea ikustean beste ideia batekin aterako da bisitaria”, esan dute. Horrela, meatzeak bisitatzeko ordutegiak gogorarazi dituzte: 10:00etatik 14:00etara, asteartetik ostiralera eta igande eta jai egunetan. Larunbatetan, goizeko ordutegiaz gain, 16:00etatik 18:00etara ere bisita daitezke. Euren kabuz edo Oiartzungo Done Eztebe plazatik ateratzen den tren berdean joan daitezke. Kasu horretan, erreserba egin behar da e-posta edo telefono bidez (943 49 45 21 edo 943 49 50 49). Hilaren 28an, prezio bereziak Aurten eskaintza berezia egingo dutela jakinarazi dute Arditurriko meategiak kudeatzen dituztenek. Hilaren 28an, astelehena, prezio bereziak jarriko dituzte, eta Pagoaldea industrialdetik irtengo da Tren Berdea. Horrela, oinarrizko bisitak bost euro balioko du (hiru euro, bost urtetik beherakoentzako) eta sakoneko bisitak sei, trenaren bidaiak barne. Trena hirutan aterako da Pagoaldetik: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Hogei minutu iraungo ditu bidaiak, eta bueltako ordutegiak 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean izango dira. Tren bakoitza bisita hauek egiteko egokituko zaie bisitariei:
  1. Trena: 10:30etik 11:15era (bisita sakona) eta 10:45etik 11:15era (oinarrizkoa).
  2. Trena: 11:30etik 12:15era (bisita sakona) eta 11:45etik 12:15era (oinarrizkoa).
  3. Trena: 12:30etik 13:15era (bisita sakona) eta 12:45etik 13:15era (oinarrizkoa).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.