Ekainean oihalezko poltsak oparituko dizkiete euskaraz erosten dietenei, eta irailean deskontu baleak.
Arropa euskaraz erosten dutenek opariak jasoko dituzte.
Arropa denda eta mertzerietan euskararen presentzia areagotzeko kanpaina hasi da Oarsoaldean,
Euskaraz dotoreago lelopean. Oiartzuni dagokionez, hemezortzi dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak. Ekainean oihalezko poltsak banatuko dituzte dendetan. Denda bakoitzeko 30na poltsa izango dira. Irailean, berriz, deskontu txartelak —hiru, denda bakoitzeko— banatuko dituzte euskaraz erosten duten bezeroen artean.
Bi baldintza bete behar dituzte. Alde batetik, kanpainako kartela begibistan jartzea, eta bestetik, eurek jarritako oharrak ere euskaraz egotea. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak laguntza eskaini diete itzulpenak egin eta kartelak euskaraz jartzeko beharra zuten dendariei. 21 arropa denda eta mertzeria daude Oiartzunen, eta hauek dira parte hartu duten hemezortziak:
- Alcampoko jantzien atala.
- Azkar Kirolak (Arraskularre kalea).
- Azkar Kirolak (Beheko plaza).
- Baobab.
- Begoña Zalakain.
- Carrefourreko jantzien atala.
- El Paso.
- Intersport Extreme.
- Kinkila.
- Lurdes arropa denda.
- Mas por menos.
- Oiartzung running shop.
- Oiartzun Zone.
- Orratz.
- Oskarbi.
- Pukas Outlet.
- Sock Factory.
- Zumitz.