Musika festa heldu da Trintxerpera

Musikaz Blai jaialdia aurkeztu dute

MUSIKAZ BLAI

Kontzertua Trintxerpen, Musikaz Blai jaialdiaren barruan

Ostiralean hasi eta San Joan bezperan bukatuko da X. Musikaz Blai jaialdia. Lehengo ostegunean aurkeztu zuten, jaialdian parte hartuko duten talde askotako arduradunak bertan zirela. Urtero legez, bi gune nagusi izango ditu jaialdiak: Gudarien Enparantza eta Serafin Esnaola plaza. Asteburuetan kontzertuak izango dira aipatu bi plazetan, eta horiek laguntzeko, buruhandiak, jolasak, dantza eta bestelako ikuskizunak. Entseguak Datozen egunotan hainbat entsegu antolatu dituzte Musika Blai barruan ospatu behar dituzte hainbat ekitaldirako. Hala, asteazkenean, hilak 25, Iñude eta artzaietarako entsegua izango da. 19:00etan danborradan irtengo direnak entseatuko dute, eta ondoren dantzariak eta bandak. Kantu jiran irten nahi dutenek, berriz, datorren astelehenean izango dute entsegua (hilak 30), 20:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.
Egitaraua: Hilak 27, ostirala: Serafin Esnaola plazan
  • 17:30: Buruhandiak.
  • 18:30: Konboen jaialdia.
  • 20:30: Dinbi-Danba taldearen emanaldia.
Hilak 28, larunbata: Serafin Esnaola plazan
  • 13:00: Musika eskolako metal taldea eta banda txikia.
  • 19:00: txistularien kalejira.
  • 19:30: IX. Txistularien alardea.
  • 20:30: Dantza emanaldia Alkarkiderekin.
Hilak 29, igandea: Gudarien Enparantzan eta Serafin Esnaola plazan
  • 12:00: Iñude eta artzainen desfilea.
  • 15:00: Herri bazkaria eta erromeria herrikoia.
Hilak 31, asteartea: Gudarien Enparantza
  • 17:30: Buruhandiak.
  • 19:15: Musika eskolako ikasleen kontzertua eta Pasai Donibaneko Itsas Mendi Txistu taldea.
Ekainak 1, asteazkena: Gudarien Enparantzan
  • 17:30: Buruhandiak.
  • 19:15: Musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 2, osteguna Gudarien Enparantzan
  • 17:30: Buruhandiak.
  • 18:15: Pailazoak. Tomaxen abenturak. Hiru ipuin.
Ekainak 3, ostirala Gudarien Plazan
  • 17:30: Buruhandiak.
  • 18:15: Boveda Gazte elkartearen 50. urteurreneko ekitaldiei hasiera emateko jaialdia (kantak, jolasak…).
Serafin Esnaola plazan
  • 18:30: Konbo jaialdia, Astigarragako Musika Eskola eta Pasaia Musikalekin.
Ekainak 4, larunbata Gudarien plazan
  • 12:30: Trintxerpeko kantu-jira bilduko da, eta barrutiko kaleetan ibiliko da.
  • 18:30: Gipuzkoako Dantza solteko 61. Haur Txapelketa.
Serafin Esnaola plazan
  • 12:00: Arraiketai txarangaren kalejira, eta musika eskolako kaleetan ibiliko da.
  • 18:30: Abesbatza Eguna.
  • 19:30: Pasaia Musikaleko abesbatzen emanaldia.
  • 20:30: Illunbe Akordeoi Orkestra.
Ekainak 23, osteguna Gudarien Enparantzan
  • 20:00: San Joan bezperan Dantzak zuhaitzaren inguruan eta San Joan sua.
 
                   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.