Oiartzuar talde batek Gipuzkoa Zutik-en erraiak botatzeko deia egin du

gipuzkoa zutik

Donostian daudenekin bat egingo du oiartzuar talde batek.

Euren hitzetan, ura bezala mugitzen dira, eta euren eragina elur bola bezala handitzen ari da. Gipuzkoa Zutik da, Ustelak lurpera, bizitza da handiena lelopean Donostian martxan jarri duten iniziatiba. Plazak hartzearen filosofiak mugiarazten ditu, eta horretan ari dira.

Oiartzuarrek osatutako talde handi batek Donostiara joateko zita jarri du gaur arratsaldean, Gipuzkoa Zutik-ekin bat egiteko. 20:00etan geratu dira, Done Eztebe plazan. Lo zakua eta ilusioa ezinbestekoak direla ohartarazi dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend