Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gamongoa eta Altzateko hirigintza esparruetarako, proposamen iraunkor eta ekologikoak

Iraunkortasuna, ekologia, eta hiri antolamendu zentzuzko baten alde egin nahi du tokian tokiko biztanleen beharrak erantzungo dituen planteamenduaren bidez gobernu taldeak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/06/17
Collar, Mendoza eta Lemos agerraldian.

Collar, Mendoza eta Lemos agerraldian.

Gamongoa eta Altzateko hirigintza esparruetarako aurreikusita zeuden planteamenduak birplanteatzen eta aldatzen ari da  Errenteriako Udaleko Gobernu Taldea. Hala jakinarazi du gaur Julen Mendoza alkateak, Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia eta Ion Collar Kultura zinegotziarekin batera egin duen agerraldian. “PSE-EEren garaian onartutako hainbat planteamendu aztertu eta birplanteatzen ari gara–esan du Mendozak– 2004ko Plan Orokorretik eratorritako hiria zabaltzeko eromenaren barruan prestatu zituzten”. Iraunkortasuna, ekologia, eta hiri antolamendu zentzuzko baten alde egin nahi du tokian tokiko biztanleen beharrak erantzungo dituen planteamenduaren bidez gobernu taldeak. Proiektu horiek bere horretan ez zietela herritarren beharrei erantzuten jakitun direla gaineratu du alkateak, “ez zuten hiriaren hazkunde iraunkorra ekarriko, higiezinen sektoreko boomaren testuinguruan egin zituztelako”. Horrekin jabetuta, lanean hasi zen gobernu taldea, eta arkitektu-estudioa kontratatu zuen iazko apirilean, “zeuden proposamenen aurrean beste aukera batzuk bilatzen saiatzeko eskatu genion, eta jaso ditugu emaitzak”. Gobernu taldeak Gamongoa eta Altzateko eremuetarako egindako proposamenak udalean ordezkaritza politikoa duten talde politiko guztiei aurkeztu zizkien joan den martxoan, baita Hirigintza Aholku Kontseluan parte hartzen duten gizarte eragileei ere. Iztietan berriz, Altzaterako proposamena aztertu dute berriki egindako bi auzo batzarretan, “eta auzoak oniritzia eman digu ildo horretan lanean jarraitzeko”.
Altzate eremurako proposamen berria.

Altzate eremurako proposamen berria.

Gamongoan, 40.000 metro koadro espazio publikoetara Txirrita Maleo, Masti Loidi, Bizarain Ikastola eta autopidearen arteko landa azalera da Gamongoa. Aurreikusita zegoen planteamendua birplanteatuta hiriaren garapenak proportizoa izango deula esan du Mendozak “desnibelik gabe, eta hiria seguruagoa eta irisgarriagoa izango da”. Lurzoruaren artifizializazioa nabarmen gutxituko dela gaineratu du, 40.000 metro kuadro bideratuko baitituzte espazio publikoetara. Eraikitzea aurrekusita zegoen etxebizitza kopurua ere nabarmen murriztuko da proposamen berrioarekin, “726 izan beharrean, 528 izango baitira. 200 gutxiago beraz”. Etxebizitza horien %70 babes ofizialekoa izango da, gainera: “Guztiz aldatuko dugu hirigintzaren ekologiaren eta ekonomiaren ikuspegitik onargarria edo justifikagarria ez zen esparrua”. Altzateko (Campsa) eremurako plan orokorrean aurreikusita zegoen planteamenduak ez ziola Iztieta-Ondartxoren beharrei erantzuten esan du Mendozak, “gabezia handiak ditu Iztieta-Ondartxok, hirigintza arazo nabarmenak auzoa eraiki zenetik eta ezinezkoa da horiek konpontzea auzotik beratatik egin nahi badugu”. Altzate aukera bikaina den konponbidea emateko zalantzarik ez du Mendozak, “eta ezin diogu aukera horri ihes egiten utzi”. Planteamendu berriaren arabera, eraikinen antolamendu berriak, eremu horrek Iztiatea-Ondarxo auzoarekin eta Oiartzun ibaiarekin bateratzea, “eraikin horiek okupatuko duten lorzorua 3.000 metro kuadro gutxituko da, herritarrek erabiltzeko espazioak hobetuko dira hortaz”.
Gamongoa eremurako gobernu taldearen proposamen berria.

Gamongoa eremurako gobernu taldearen proposamen berria.

Planteamendu berrian, Errenteria 2025 plan estrategikoaren barruan aipatutako irizpideak hartu dira kontuan Mendozak gaineratu duenez, “Oiartzun ibaiari balio ematea zen horietako bat eta gure aukeran pasealekua ibaira hurbiltzea eta ingurumen balioa hobetzea”. Iztieta-Ondartxo auzoan aparkaleku faltak sortutako arazoari erantzuteko aparkalekuak eraikitzea aurreikusi du azkenik bere proposamenean gobernu taldeak, “aldi berean, auzoan lurzorua libratzea aurreikusi dugu Iztieta-Ondartxo hobetu eta espazio publikoek kalitate hobea izan dezaten”. Proposamenak aurkeztuta, lur eremu horien jabeekin hitz egiten jarraituko du udalak, “dauden aukerak aztertzen” eta baita herritar eta eragileekin. Datarik ez dute zehaztu, baina hurrengo urratsa ordenantza moldatzea izango da.                            
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.