Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ane Santesteban: "Burua aldatu dut; konfiantza hartu eta aukerak aprobetxatu ditut"

Lan eskerga egin du, baina poltsikoan du bere ametsera eramango duen bidai-txartela. Abuztuaren 7an Olinpiar Jokoetan lehiatuko da. Gaur Giroa hasiko du.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2016/07/01
ane santesteban

Ane Santesteban.

Lan eskerga egin du, baina poltsikoan du bere ametsera eramango duen bidai-txartela. Abuztuaren 7an Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da Ane Santesteban (Errenteria-Orereta, 1990), Alè-Cipollini taldeko txirrindulariak. Gaur Italiako Giroaren hasieran izango da. Olinpiar Jokoetara sailkapena lortu duzu. Espainiako selekzioak ordezkari bakarra du, eta zu zara. Proba askotan parte hartu behar izan duzu, puntuak lortzeko. Gogorra izango zen? Urtarriletik egon naiz lehiatzen. Argentinan hasi nintzen, eta Frantzian bukatu. Toki pila batean aritu naiz… Egia esan, oso nekatuta bukatu dut. Oarso Bidasoko Hitzari esan zenion zure “txikitako ametsa” zela Olinpiar Jokoetan parte hartzea. Kirolari baten ametsa da, azkenean, olinpikoa izatea. Ez da bakarrik lasterketa, hiri olinpikoa eta giro hori guztia ere bizi nahi ditut. Esana duzu Olinpiar Jokoetara joateko puntuaketa sistema “ez dela bidezkoa”. Zergatik? UCIko ranking bat dago. Bi modu daude Olinpiar Jokoetara joateko. Modu bat da lehenengo 22etan egotea, Espainiari dagokion tokia lortzeko. Bestea da, hortik kanpo egonda, neska bat edukitzea ranking indibidualetako lehen ehun postuetan. Espainia azkeneko lasterketan sailkatzea lortu genuen. Lasterketa askotan lehenengo laurek bakarrik eskuratzen zituzten puntuak. Horretaz gain, Venezuelan edo Kolonbian lasterketa batzuk antolatu dituzte, eta ez dute gonbidapenik ematen, beraiek puntu guztiak lortzeko. Injustua da. Israelen ere hiru karrera egin zituzten. Taldeak eskatu zuen joaten uzteko, baina ez ziguten utzi. Eurek hartu zituzten puntu guztiak. Komentatu zenuen Riora joaten ez bazinen, bizikleta zintzilikatuko zenuela. Argi nuen. Jarritako helburua Olinpiar Jokoetan egotea zen. Eta ez banuen lortzen, argi neukan utzi egingo nuela. Azkenean, ez du zerikusirik emakumeen txirrindularitzak gizonenarekin. Gure baldintzek ez dute zerikusirik ere: ez dago gutxiengo soldatarik, ez dago ezer. Adibidez, gure kontratuak urtebetekoak izan ohi dira, ez baita ziurra datorren denboraldian taldeak jarraituko duen ala ez. Hain gazte uztea pentsatzen al zenuen? Bai. Abenduan 26 urte beteko ditut, eta gurasoekin bizitzen jarraitzen dut. Beste gauza batzuetan hasten zara pentsatzen, buruari bueltak ematen, eta argi daukat.
Ez banuen sailkapena lortzen, argi nuen bizikleta utziko nuela
Orain sailkapena lortuta, jarraituko duzu, beraz. Bai. Riora joanda, Errenteriako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Basque Team Fundazioaren laguntza jasoko ditut, eta horrekin beste bi urte jarraitzeko aukera izango dut. Oso estresatua bukatu duzula esan duzu. Giro Trentinon parte hartuko zenuen, baina gaixotu egin zinen. Ostiralean [gaur] hasiko den Giro d’Italia Femminilen ez zenuen parte hartuko hasiera batean, baina bertan izango zara. Hasiera batean, sailkapena lortuta, pentsatu nuen —taldearekin hitz eginda— Alemaniako Auensteiner-Radsporttage korritzea, gero Italiako Giro del Trentino eta azkenik Espainiako Txapelketa lehiatzea. Ondoren astebeteko atsedena hartzea zen asmoa. Taldearekin hitz egin, eta Alemaniara joan behar nintzela esan zidaten, baita besteetara ere. Urtarrilean oso indartsu hasi nintzen, San Luisko Itzulian, eta orduan puntuak hartu nituen. Luze egiten ari zitzaidan. Alemanian sukarra edukitzen hasi nintzen lehenengo lasterketa egunean, eta bizikletatik jaitsi nintzen. Horregatik, erabaki nuen etxean bi astez geratzea, Espainiako Txapelketetan ez parte hartzea eta gero Girora joatea. Hor hasiko da nire prestaketa.
Giroko lehenengo etapetan ikusiko dut nola nagoen; gero, gerokoak
Prestaketa soila egitera ala lehiatzera? Sukarrarekin egon naiz, antibiotikoarekin zazpi egun, beraz, badakit nire maila ez dela onena izango. Baina beno, lehenengo etapetan lasai hartu, eta gero azkenekoetan ikusiko dugu nola nagoen. Rioko lasterketak 141 kilometro izango ditu, eta nahiko aldapatsua da. Zure ezaugarriekin bat egiten du? Interneten bakarrik ikusi ahal izan dut. Espainiako selekzioko bi teknikari hantxe izan dira, ibilbidea ikusten, eta esan didate oso-oso gogorra dela. Zein da zure aspirazioa? Oraintxe hasiko da prestaketa. Astebete daramat nahiko ongi entrenatzen. Hamar eguneko lasterketa egingo dut, gero beste hamar edo hamabi egun emango ditut Sierra Nevadan, altuerako entrenamenduak egiten. Ondoren, Valladolideko Itzulia egingo dut, mutilen Gazte Mailako txirrindulariekin. Inguruan emakumeen lasterketa gutxi daude, eta eurekin ibili behar. Orduan, ongi iristen banaiz,  lehenengo hamarren artean sailkatzen saiatuko naiz. Aurten itzuli zara Alè-Cipollini taldera, Inpa-Sottolitik. Zergatik bueltatu zara? Ezagutzen nuen talde bat zelako. Bere garaian aldatu genuen, esan zigutelako taldeak agian ez zuela jarraituko. Ponferradako 2014ko Munduko Txapelketak ongi egin nahi nituen, eta horregatik joan nintzen hara taldearekin sinatuta. Aukera hori atera zen, urtebete pasatu nuen beraiekin, eta aurten berriro bueltatzea erabaki dut. Oso gustura nago taldean. Aurten, gainera, ez naiz Italiara joan bizitzera, eta hemen izan dut basea. Hala ere, denbora ia guztian lasterketetan ibiltzen naizenez… Italiako eta hemengo entrenamendu mota oso ezberdinak dira? Beste kultura bat da, beste mentalitate bat. Hemezortzi urterekin argi dute zer nahi duten lortu, eta horretarako oso gogor entrenatzen dute. Gogoan dut adin hori nuenean ez zegoela ezer. Ikastolan ikasi, lagunekin atera eta gero bai, gero egiten nituen entrenamenduak. Orain dela hiru urte Italiara joan nintzen, eta beraien metodologia ezagutu nuen. Badirudi ongi doala [barre egin du]. 25 urterekin ia ‘beteranoa’ zarela esan daiteke: Hirugarren Giroa izango duzu, Munduko Txapelketan bost aldiz lehiatu zara… Bai. Debabarrenan bi urte eman nituen, beste bi Bizkaian, eta beraiekin lasterketa pila batean aritu naiz. Debabarrena taldearekin egon nintzen Giroan lehenengo aldiz. Aukera eman zidaten Belgikako lasterketetan, Flandriako klasikoetan eta abar ibiltzeko, eta hor esperientzia asko hartu nuen. Hasi, aitarekin hasi nintzen. Zuzendari moduan ibili da hemengo talde batean urte askotan. Taldean zegoen mutil baten arreba bizikletan ibiltzen zen, eta ‘nik ere!’ esan nuen. Eta orain arte. Zortzi-bederatzi urte nituen bizikleta hartu nuenean, eta lasterketetan ateratzen nintzen, baina jolas bat bezala hartzen nuen. Hemezortzi urte ingururekin serioago hartzen hasi nintzen. Ordura arte Bruesan aritu nintzen, eta gero pasatu nintzen Debabarrenara.
Urtarriletik ekainera hamar egun besterik ez ditut pasatu etxean
Urtetik urterako progresioa nabarmena da. Nahiko pozik nago, egia esan. Iaz mononukleosia izan nuen, eta ez nintzen ez Emakumeen Biran ezta Giroan izan. Momentu horretan hain gaizki pasatu nuen, argi ikusi nuela zer lortu nahi nuen. Txirrindularitzan jarraitu nahi nuen, eta osatu nintzenean, gogor entrenatzen hasi nintzen. Gauza asko aldatu nituen, batez ere burua. Progresio nahiko ona eduki dut ordutik: uztailean hasi nintzen berriro lehiatzen, eta abuztuan Munduko Kopako lasterketa batean [Plouay-Bretagne Sari Nagusian] ordura arteko posturik onena lortu nuen: hamabigarrena. Toscanan eta Ardechen podiumera igo nintzen, gainera. Burua aldatu duzula esan duzu. Garai batean ezkorragoa zinela esaten zenuen, ezta? Bai. Lasterketetan hasi naiz pentatzen ez naizela besteak baino gutxiago, eta aukerak aprobetxatzen. Konfiantza irabazten joan naiz. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasten ari zara. Nola uztartzen dituzu ikasketak txirrindularitzarekin? Zaila da, batez ere aurten. Etxean urtarriletik ekainera bitartean hamar egun pasatu ditut. Lehenengo lauhilabetea nahiko ongi eraman nuen: neguan etxean zaude egun osoan. Goizean entrenatzera joaten naiz, eta arratsalde guztia dut libre ikasteko. Urtarrilean egin nituen azterketa guztiak gainditu nituen. Orain beste kontu bat da. Ekainean izan dira azterketak, eta ezin izan ditut egin. Uztailekoak ezta ere… Motzean
  • Gustuko lasterketa: Emakumeen Bira.
  • Txirrindulari eredugarria: Leire Olaberria.
  • Txirrindulari bezala momentu onena: Zaila da hautatzea, baina Espainiako Txapelketa irabazi nuenekoa.
  • Momentu okerrena: Asko! [Kar-kar]. Iaz mononukleosia hartu nuenean.
  • Amets bat: Rion irabaztea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.