Hala iragarri dute gaur goizean, auziaren artxibatzea salatzeko Donostian egin duten elkarretaratzean.
Auziaren artxibatzea salatu dute gaur Pasaiako segadan hildakoen senideek Donostian
“Minduta eta guztiz baztertuta” sentitzen direla adierazi dute gaur Pasaiako segadan hildakoen senideek. Elkarretaratzea egin dute Donostiako Auzitegiaren aurrean,
auzia artxibatzea erabaki berri dutela saltzera, eta han bertan, elkarretaratzean zeudela iragarri dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jotzeko asmoa.
Kasua argitzeko borondaterik ez dagoela uste dute hildakoen senideek, baina hala eta guztiz ere judizialki dauden bide guztiak urratuko dituztela ohartarazi dute. Konstituzionalean ikerketak aurrera egiten ez badu, Europako Giza Eskubideen Epaitegira jotzeko asmoa dutela aurreratu dute.
Bileraren zain
Elkarretaratzean Arantxa Isartek hitz egin du, segadan hildako Pedro Mari Isarten arreba, eta berak jakinarazi ditu defentsaren asmoak. Horrez gain, lehengo urtarrilean Eusko Jaurlaritzari bilera eskatu ziotela esan du, eta kexu agertu da batzartzeko egunik oraindik ez dietelako helarazi.
Senideak laguntzen Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria izan da Donostian. Azpeitiko Udala 2001. urteaz geroztik dago auzian, akusazio partikula gisa. Etxeberriak Pasaiako badian gertatu zenaren gaineko egia jakiteko eskubidea aldarrikatu du.
Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistako lau hil kide zituen Pasaiako badian, tiroz, 1984ko martxoaren 22an: Rafael Delas
Txapas (Iruñea, 1957), Jose Maria Izura
Pelu (Iruñea, 1958), Pedro Mari Isart
Pelitxo (Azpeitia, 1961) eta Dioni Aizpuru
Kurro (Azpeitia, 1963).