2016/7/20

Madalenei begira jai parekideen alde eta eraso sexisten kontrako kanpaina abiatu du udalak.

Txunpa, txunpa, txunpa... Egun bat baino ez

Egun bat baino ez da falta suziriak eztanda egin eta Errenteria-Orereta jai giroan murgiltzeko.

Segada, sarraskia, elkarretaratzea

Konstituzionalera joko dute Pasaiako segadako biktimek

Hala iragarri dute gaur goizean, auziaren artxibatzea salatzeko Donostian egin duten elkarretaratzean.

olatz mitxelena

Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da hamabost egunez

Galtzarabordako kiroldegiak ateak itxiko ditu hilaren 31tik abuztuaren 15era bitarte, garbiketa eta mantenu lanak egiteko.

udalak.jaiak

Jaiak, parekideak eta erasorik gabekoak

Oarsoaldeko udalek badute jaietan egon daitezkeen erasoen kontra ekiteko protokoloa. Hori jendartera zabaldu nahi dute. Jaiak, parekideak eta erasorik gabekoak nahi dituzte.

Manuela Nicolas

Portu Agintaritzak 28.000 euro kobratu nahi dizkio udalari Zirizaren erabilerarengatik

Udalak ez duela ordainduko adierazi du gaurko plenoan alkateak.

olatz mitxelena
Ion Collar eta Julen mendoza gaur goizean egindako agerraldian.

Lekuonako obren kontratua indargabetu eta enpresa zigortu du gobernu batzarrak

Atzerapenagatik indargabetu du orain gobernu batzarrak kontratua eta enpresa zigortu.

Uztaileko ohiko osoko bilkura.

1936ko altxamendu frankista gaitzetsi du udalak aho batez

Altxamendu frankistak hildako herritarrei aitortza egitetik harago joango da udala, eta Buenos Aireseko (Argentina) Epaitegi Nazionaleko Kriminal eta Zentzategi Federalaren 1. aretoan kereila kriminala jarriko du epaitegi horrek irekita duen 4591/91 auziaren barruan.

kaleratzeak stop
Raketistak partidan iazko madalenetan.

Raketisten partida izango da madalenen barruan

Rakestistak Lehen eta Orain Kultur Kirol elkarteak antolatuta, partida jokatuko dute Susana Muneta, Amaia Irazustabarrena, Nagore Martin eta Maria Suarezek igandean

Urkullu, bisita, albaola

[Argazki galeria] Elkarlana ezinbestekotzat jo du Iñigo Urkulluk Pasaiara egindako bisitan

Lehendakariak Herrerako Euskotren geltokia eta Trintxerpe lotzeko egingo dituzten lanak ezagutu ditu bertatik bertara, eta ondoren Albaola bisitatu du.

olatz mitxelena
Pello Ibargurenek piztuko du txupina.

Pello Ibarguren: "Ni bat gehiago izan naiz Andra Marin"

Andra Mari abesbatzak gaur jasoko du ohorezko oroigarria mende erdia bete duenean. 28 urtez lehendakari izan zuen Ibargureni eskatu dio jaiei hasiera emango dien suziria pizteko

Joseba Barriolaren azalpenak adi jarraitu zituzten alderdi politikoetako ordezkariek.

Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibarekin bat egin du udalak

Abuztuaren azken astean Lanpedusara bidaiatuko dute Mikelazuloko kideek. Bertan bildutakoa herritarrak sentsibilizatzeko baliatuko dute.

Emarri I. Harri Proba Topaketan izango da

550 kiloko harriarekin ordu laurdeneko lana egin beharko dute larunbatean, Astigarragan.

[Bideoa] "Joera aldaketa" berretsi du Oarsoaldea Garapen Agentziak

Oarsoaldea Garapen Agentziak 2015eko balorazioa egin du: ekonomia egoera hoberantz doala berretsi, eta 2016rako erronkak definitu ditu.

Gehiago