Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaiak, parekideak eta erasorik gabekoak

Oarsoaldeko udalek badute jaietan egon daitezkeen erasoen kontra ekiteko protokoloa. Hori jendartera zabaldu nahi dute. Jaiak, parekideak eta erasorik gabekoak nahi dituzte.

Urko Etxebeste
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/07/20
udalak.jaiak

Udaletako ordezkariak, informazio euskarriekin.

Jai parekideak, eta eraso sexista, homofobo, xenofobo eta transbofoborik gabekoak nahi dituzte herritarrek, eta Oarsoaldeko lau udalek. Horregatik, eskualdeko herriko etxeek sentsibilizazio kanpaina abian dute. Madalenen atarian aurkeztu dute egitasmoa. Udalek nabarmendu dute jaietan ere elkar errespetua oinarrizkoa dela, elkarbizitza jokabideei ezin zaiela muzin egin, nahiz eta jai giroan, lau udalen arabera, “gizarte arauak malgutu” egiten diren. Horregatik, taberna, txosna eta elkarte gastronomikoetan eskuorriak eta materiala uzten ari dira, errespetuzko jarrerak aldarrikatzeko, “jaiak guztion gozamenerako izan daitezen”. Hala, erasoren bat dagoenean nola jokatu azaltzen da informazio euskarri horietan. Emakume izate hutsagatik, emakumeek jaietan egoera gogorrak bizi izaten dituztela zehaztu dute udalek, “enbarazu egiten digute, inarrez hartzen gaituzte, edo eraso egiten digute”. Horrek ez du lekurik jaietan ez inoiz udal erakundeen esanetan, horregatik sentsibilizazio kanpainatik harago, herritarrei horien aurrean adi egoteko eskatu diete. Eta eraso egoerak baleude, tokian tokiko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko deia egin diete herritarrei, “haiek ere kanpaina honen partaide dira. Ertzaintzarekin batera aritzen dira elkarlanean”. Udalek zabaldu dituzten informazio euskarriak honakoak dira: jai parekideen aldeko kartela Festetan beldurrak gurekin jai leloarekin; eraso sexisten aurrean jarraitu beharreko protokoloa; eta Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu erantzun! leloarekin pegatina. Pegatinaren kasuan, emakumeen komunetan jartzera animatuko dituzte taberna, txosna edo elkarteetako arduradunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.