Txunpa, txunpa, txunpa... Egun bat baino ez

Egun bat baino ez da falta suziriak eztanda egin eta Errenteria-Orereta jai giroan murgiltzeko.

Kuadrillak, kalean, dantzan, arratsaldeko desfilean iazko #U23 Egunean

Kuadrillak, kalean, dantzan, arratsaldeko desfilean iazko #U23 Egunean.

Egun bat baino ez da falta suziriak eztanda egin eta Errenteria-Orereta jai giroan murgiltzeko. Biren faktan, hiru txupinazo izango dira aurten, gainera. Haurren mila koloretako txupinazoa bigarrenez jaurtiko dute 17:30ean koldo Mitxelena plazan, eta honi gazteei begira lehenengoz antolatu duten Holi txupinazoa egingo dute. Gernika plazan izango da 19:00etan. Aurretik, 18:30etatik aurrera, DJonen emanaldia izango da bertan. Hamarnaka errenteriarrek dantzatu eta abestuko dute zentenarioa bandaren doinuak jarraituta Herriko plazan. Danborradak, lehiaketak, kontzertuak, bazkariak… hamaika ekintzekin osatu du egitaraua jai batzordeak, haur, gazte eta helduen jai gosea asetzeko. Kaleetan dena prest da, txosna gunean azken ukituak egiten ari dira eta baita euskalgunean ere bost eguneko festa giroari hutsik ez egiteko. Egitarau osoa egunez egun, HITZA-n kontsulta daiteke. egitaraua      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.