Emarri I. Harri Proba Topaketan izango da

550 kiloko harriarekin ordu laurdeneko lana egin beharko dute larunbatean, Astigarragan.

Emarri, giza proba

Emarri taldea

Datorren larunbatean, hilak 23, emakumeen I. Harri Proba Topaketa lehiatuko dute Astigarragan. Hiru taldek hartuko dute parte, tartean Oiartzun eta Astigarragako Emarri taldeak. Beste bi taldeak Mendaro eta Zeanuriko Harriti izango dira. Talde bakoitzak 550 kiloko harria mugitu beharko du ordu laurdenez. Harri proba 19:00etan hasiko da, Foru Plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.