Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Stephens: "Nahiago dut ehun estrategia izan eta ehuneko 90ek huts egitea, ez izatea baino"

Oiartzunen bizi den australiarra Orica-Bike Exchange taldearen kirol zuzendarietako bat da. Oraindik bukatu ez den denboraldiaren errepasoa egin du.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/09/23
neil stephens

Neil Stephens, Orica-Bike Exchangeko kirol zuzendaria.

Txirrindulari izateak ekarri zuen Stephens (Canberra, Australia, 1963), eta hemen geratu da. Pedalei emateari utzi ondoren, kirol zuzendari lanetan aritu da. Sorterriko Orica-Bike Exchangen dabil, eta bukatzear den denboraldiari errepasoa egin dio. Denboraldiaren errepasoa egingo dugu. Ia hiru itzuli handietan podiuma zapaldu duzue, eta Esteban Chavesek Giroa bera ere ia irabazi du. Bai. Duela pare bat urte proiektu berri bat hasi genuen, sailkapen nagusietan postu onak lortzeko helburuarekin. Iazko Espainiako Vueltan hasi ginen horretan, aurrean bukatzeko asmoz: lehen hamarren artean bukatu nahi genuen. Apustua ongi atera zitzaigun, Chavesek bosgarren bukatu baitzuen. Orduan, gure helburua aurten podiumean bukatzea zen. Giroan bigarrenean bukatu zuen eta Vueltan, hirugarrenean. Agian, Espaniako Vueltan hirugarren gelditzea oso garrantzitsua izan da, podiumeko jendea ikusita [Quintana eta Froome]. Adam Yatesek Tourreko laugarren postua lortzearen sariarekin, uste dut gure helburuak betetzen ari garela. Hiru itzulietan, gainera, etapak lortu dituzue: Giroan Chavesek, Tourrean Michael Matthewsek eta Vueltan Simon Yates, Jens Keukeleire eta Magnus Cort Nielsenek —azken horrek, bi—. Aurrerapausoa da? Ez zen gure helburu nagusia. Orain arte horren bila aritu gara, eta ongi aritu ere. Fase berrian, etapengatik borrokatzea bigarren maila batean geratu da. Ongi dago etapengatik borrokatzeko izpiritua mantentzea, eta aukera iristen bada, hori aprobetxatzea. Giroan hori gertatu zen, eta Tourrean indar berarekin borrokatu ginen etapen bila joateko eta sailkapen nagusian postu ona egiteko. Vueltan Giroko ideia berbera genuen, baina ongi atera da. Tourrean, Revelen bukatzen zen etapan, eta Vueltako azkenaurrekoan estrategiak ongi atera zitzaizkizuen. Ni, ehun lasterketa egunetan ehun estrategia izateko horietakoa naiz. Batzuetan ongi ateratzen dira. Besteetan ere, baina ikusleek ez dute ikusten… Gaur egungo profesionalismoarekin, eduki ditzakegun egun lasai bakarrak etxean geratzen garenekoak dira. Hobeto da ehun egunetan ehun plan edukitzea eta %90ek huts egitea, ez edukitzea baino. Hamar ongi ateratzen badira, ongi. Ezin dira taktikak nahi dituzun egun seinalatu horietan bakarrik egin. Egun batzuetan, Vueltan kasu, gure estrategia hurrengo egunerako indarrak gordetzea izan da. Badirudi ezetz, baina estrategia bat izaten jarraitzen du.
«Gustatzen zaizun gauza batengatik kobratzea luxua da, eta onartzen dut»
Mathew Haymanekin Roubaix-a irabazi duzue. Ez da gaztea… Bere Paris-Roubaix hilabete batzuk lehenago hasi zen. Vuelta egin zuen iaz, oso gogor entrenatu zen denboralditik kanpo, eta lehenengo kontzentrazioetan oso zentratuta ikusi nuen. Urte hasierako lasterketetan eskumuturra hautsi zuen. Ez zuen klasiketan ateratzeko itxurarik. Arrabolari eman eta eman aritu zen, Miguel Indurain Sari Nagusian ateratzeko mesedez eskatu zigun. Erridikulua zela uste genuen, baina tira, utzi genion. Bukatu zuela ikusita, Paris-Roubaixen ateratzen utzi genion, ahal zuenera arte behintzat. Bagenekien ihesaldian sartuko zela, eta indarrak gorde zituen. Belodromora hurbildu ahala, duen esperientziarekin, zuen anbizioarekin eta pistan eskarmentua duelako, ia-ia bagenekien irabaziko zuela. Besteek ez zekiten bera zela faboritoa… Simon Gerransekin etxeko lasterketan —Tour Down Under— irabazi zenuten. Beno, Euskadiren ondoren, taldearen bigarren etxean [barreak]. Gerrans oso profesionala da. Gauza bat buruan sartzen bazaio, horren bila joaten da. Denboraldia indartsu hasi nahi zuen, eta Haymanek bezala, Vuelta egin zuen iaz. Ongi aritu zen, baina era berean, 2016ra begira aritu zen. Ez da bere urterik onena izan, baina dena eman du. Gainontzeko lasterketei dagokienez, Matthewsek Paris-Nizan bi etapa eta maillot horia janztea lortu zuen, Michael Albasini bigarren izan zen Liejan eta Erromandian etapa bat eraman zuen… Oso ongi aritu garela uste dut, baina hori da aurreko urteetan arrakastatsu ibiltzearen gauzarik txarrena. Lieja edo Milan-San Remo ez dituzu irabazi —beno, Roubaix irabazi dugu—. Jendeak pentsa dezake urte txarra dela. Bai zera, gu beti bezala borrokatu gara: batzuetan gauzak ongi ateratzen dira, besteetan ez. Orain arte, 40tik gora podium lortu ditugu World Tourrean, eta bigarrenak, Skyk, hogei inguru. Beraz, bikoiztu egin ditugu. Konstantzia hor dago. Esan duzu sailkapen nagusien lehiara jauzi egin zenutela. Horretarako hiru txirrindulari dituzue: Yatestarrak eta Chaves. Azken hori da zaharrena, eta 26 urte besterik ez ditu. Etorkizun handia duzue, ezta? Hor dago koxka. Oso gazteak dira, eta gainera, hirurak munduko onenetakoak dira. Etorkizunak itxura ona du. Vueltako taldean, Tuft eta Gerrans kenduta, gainontzekoen batez besteko adina 24 urtekoa zen. Txirrindulari zaharrenak ongi aprobetxatzen ari gara, azken urteetan daudelako. Gazteei irakatsi behar diete. Vueltan zaharrenetakoei —Sam Bewley eta Jens Keukeleirerekin— aholkua eskatzen nien, baina nire buruari esaten nion: ‘Hostia! Oraindik ez dituzte 30 urte bete eta!’.
«Hemen, Oiartzunen, jendea da gauzarik onena. Oso hurbilak dira»
Datorren urterako Roman Kreuziger fitxatu duzue. Itzuli handietan lider horiek laguntzeko fitxatu duzue? Bai, bai. Beraz gain, Roger Kluge fitxatu dugu, bukaera azkarretarako, eta Carlos Verona duela gutxitik dago taldean. Urtero ukitu txikiak egiten ari gara, eta saiatzen gara taldearen izpiritua asko alda ez dezaten. Esfortzu handia egin dugu horretarako, hasieratik oso argi baitugu talde borrokalaria garela. Matthews, berriz, galdu duzue. Sunweb-Giantera joango da. Txirrindulari oso ona dela uste dut. Talde berrira oso ongi moldatuko dela uste dut. Sailkapen nagusietara begira dugun filosofia honek  ez du bere ikuspegiarekin bat egiten. Etorkizunera begira, zorterik onena opa diogu. Taldeko izpiritua askotan aipatu duzu. Sona handia hartu zuten taldearen bideoek? Kontuan izan behar dugu beste taldeetan ere izpiritu eta rollo ona daukatela. Zortea daukagu gure izpiritu hori publikoak ikus dezakeelako. Bideoek duten magia da egiten dituen mutila taldekide bat gehiago dela. Askotan, ahazten dugu bera han dagoela, eta grabatzen ari dela. Horregatik agertzen dena zerbait erreala da, ez da itxurakeria. Agian, Vueltako azken larunbatean taktika bat prestatu genuen Chaves podiumean sartzeko, eta gaizki ateratzen da: txirrindulari bat geldiarazi, taldetik atera eta abar. Gure artean ezadostasunak egon daitezke, eta hori bera ere atera egiten da. Ez da bide erraza, eta hori guztia islatzen da bideoetan. Txirrindulari izan zinen. Zer da zailagoa, bizikletan gainean ibiltzea ala zuzendariaren autoa gidatzea? Bi gauzek dituzte alde politak eta desabantailak. Gustatzen zaizun gauza batengatik kobratu ahal izatea luxua da. Gutxiri pasatzen zaie hori, eta onartzen dut. Europara iritsi nintzenean, ez nekien txirrindulari izateagatik kobra zitekeenik. Gero munduko talde onenetan ibiltzeko zortea izan dut, eta egingo nuen horregatik kobratzea. Luxua da. Luxua da baita ere zuzendari izatea, ezagutzen dudan eta gustatzen zaidan giro batean egotea. Zorte handia dut. Hala ere, aitortu behar dut etxetik ateratzea esfortzu handia dela. Gero eta gehiago kostatzen zait familia etxean uztea, baina etxeko mahaira ogia eraman behar dut. Lantegi batean egon ninteke, piezak egiten; ez nintzateke hain gustura egongo. Aldi berean, etxean nagoenean, familiari denbora asko eskaini diezaioket, eta hori ere zortea da. Kontzientea naiz: ez naiz etxera etortzen eta potrojorran aritzen, gustuko dut aita izatea. Eguneroko bizimodua gustuko dut, eta etxean nagoenean buru-belarri murgiltzen naiz horretan. 27 urte daramatzazu hemen. Lehendabizi Perurenan bizi nintzen, taldearen etxea han zegoelako. 1989 eta 1990ean han egon nintzen, baita 1991n ere, baina orduan taldekide batzuekin alokatu nuen. Gero egungo emaztea ezagutu nuen, eta harekin joan nintzen. 1994an erosi nuen lehenengo pisua. Bizimodua oso ezberdina da? [Kasualitatez, lagun batek elkarrizketa eten du, Stephens zoriontzeko]. Bai, ezberdina da. Duela urte asko saiatzen nintzen gauzak ez alderatzen. Ingalaterran bizi nintzenean, adibidez, zenbat eta gehiago konparatu bi tokiak, orduan eta tristeago jartzen nintzen. Horregatik, toki batera joaten zarenean, toki horretako gauzarik onena ikusten saiatu behar zara. Hemen, jendea da gauzarik onena. Oso hurbila da. Canberra Australiako hiriburua da, eta agian, Madrilen edo Bilbon biziko banintz, berdina izango litzake. Oiartzunen jendeak ez du bitan pentsatzen zu gelditu eta elkarrizketa txiki bat izateko. Hori oso polita da. Eta hori, itxiak garela diotela… Nire ustez, kostatzen da lagun euskaldun bat edukitzea, baina behin lagun izanda, betirako da. Hemengo orografiak taldean eragina al du? Alegia, hemen entrenatzen al dute? Normalean ez dira hemen entrenatzen. Agian lasterketen artean hemen geratzen dira. Adibidez, Keukeleire nahiko alferra da etxera joateko. Yates anaiak edo Gerrans ere gelditu izan dira. Hala ere, hemengo lasterketara ongi moldatzen gara. Ez dakit nigatik den, lasterketa motarengatik ala egiten dugun ahaleginagatik, baina taldea etxean bezala sentitzen da Euskadiko lasterketetan. Mendateak motzak dira, esplosiboak, eta korritzeko modua nahiko erasokorra da ere: Albasini, Keukeleire, Gerrans edo Matthewsentzako egokiak. Euskadi ongi datorkigu, bai.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.