Errenteria-Oreretako lehen sektoreko eragileen azoka da Landalur, eta helburua, berriz, lehen sektoreko enpresak ezagutu eta horiek egiten duten lanaren aitortza egitea da.

XI. Landalur Azoka.
Landalur Azokak XII aldia egingo du larunbatean Errenteria-Oreretako Zumardian, Behemendi elkartea eta udalaren eskutik. Errenteria-Oreretako lehen sektoreko eragileen azoka da Landalur, eta helburua, berriz, lehen sektoreko enpresak ezagutu eta horiek egiten duten lanaren aitortza egitea da.
Errenteria-Oreretaren landaguneko paisaia mantentzen dutela lehen sektoreko langileek ekarri du gogora udalak, “baita kalitatezko elikagaiez azoka, salmenta guneak eta gure etxeak hornitu”. Ingurumen sailak iaz egindako lanak plazaratu nahi ditu gainera udalak, “herritarrei udalak jarraitzen dituen lan ildoak azaltzeko”.
Egun osokoa izango da azoka. goizez, 10:etatik 14:00etara izango da zabalik eta arratsaldez, berriz, 16:30etik 19:30era. Bertaratzen direnek, nekazal produktuak erosteko aukera izango dute, baina postuekin batera, abere, energia eta perretxiku erakusketak, talo tailerra eta Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolate jateaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Energia erakusketa goizez izango da eta Usurbilgo Lanbide Hezkuntzako Eskolaren laguntzarekin egingo dute. Arratsaldez berriz, Landalur Azokarekin bat egingo dute herriko hainbat tabernek, hamalauk guztira, eta bertako produktuekin prestatutako mokadutxoak dastatzeko aukera eskainiko dute. Arkaitza, Xera, Oarso Sagardotegia, Zuzen, Kerala, Touring, Sindikato, Gaztelu eta Gamon 14 tabernek hartuko dute parte.