Oarsoaldeko lau herrietako euskaltegietako ikasleek aukeratuko dute Mintzagun Saria jasoko duen euskarazko film laburra.
Aurreko edizio batean Mintzagun Saria erabakitzen euskara ikasleek.
Ikuska Festibalera aurkeztuko diren film laburren artean, euskarazko onena aukeratuko dute bihar Errenteria-Oreretako, Pasaiako, Lezoko eta Oiartzungo euskaltegietako ikasleek. Errenteria-Oreretako Niessen kulturgunean egingo dute aukeraketa bihar 10:00etan film ikustaldiaren ondoren.
Ihesa, Alejandro Diaz Castañoren lehen film laburra;
Bitartekaritza istorio bat, Jon Urrazarena;
Hileta,Kepa Sojorena;
Hasiera, eta
Beti bezperako koplak, Ageda kopla taldeak zuzendutako film laburren artean hautatu beharko dute irabazlea biltzen diren euskara ikasleek. Lehiaketatik kanpo eta bitxikeria moduan,
Aitxitxe film laburra ere ikusiko dute ikasleek.
Euskara erabiltzeko espazioak handitu
Oarsaoldea Garapen Agentziak eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, 2012an sortu zuen Mintzagun Saria. Euskara ikasten ari diren herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak handitu nahi zituzten euskarazko film labur onenari ematen zaion sariaren bidez.