Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteriako Lurgorri Kultur Elkartea lanean hasi da

1937ko abenduaren 16an fusilatu zuten Lurgorri. Aurten beteko dira 100 urte jaio zela errenteriarra.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2016/10/22
lurgorri.azala

Garbiñe Oiarbide, Juan Mari Iñiguez eta Eli Murua, gaurko aurkezpenean.

Gaur agertu da lehenengoz jendaurrean Errenteriako Lurgorri Kultur Elkartea. Izena ez du ausazkoa: Jose Mari Azkarraga Mozo Lurgorri errenteriarra jaio zela 100 urte beteko dira aurten, urriaren 29an. Haren omenez, eta memoria historikoa berreskuratzeko bidean, lan egingo duen elkartea da. Horren adibide da datozen egunetarako hainbat jarduera antolatu dituztela (behean daude). Garbiñe Oiarbidek, Juan Mari Iñiguezek eta Eli Muruak eman dituzte, elkartearen kide diren heinean, egin dituztenen eta egingo direnen xehetasunak. Elkartea sortuta, batez ere Lurgorrik egindakoaren berri jasotzen jardun dute elkarteko kideek, besteak beste bere senitartekoekin bilduz, hala nola Joseba Azkarragarekin, Gotzon Azkarragarekin edo Jose Mari Velez de Mendizabalekin. Haiei esker, Angelita Loidirekin egon zen elkartea: txikitatik ezagutu zuen Loidik Lurgorri, familia harremana izan zutelako. Informazio biltzeaz, eta datozen egunetan egingo diren jarduerak antolatzeaz gain, udalari eskatu diote Lekuonako zubiak errenteriarraren izena har dezan; oraindik ez dute baiezko erantzunik jaso udalaren partetik. Besteak beste, idazle zaletasun handia zuen Lurgorrik, eta 1936ko gerran indar abertzaleetako kide aktibo izan zen, bere lana nagusiki izan zelarik gerrako kronikak eta albisteak idaztea hainbat argitalpenetarako. Santoñako traizioa-ren ondoren indar faxistek atxilotu zuten beste euskaldun asko bezala. El Duesoko espetxean izan zen, 1937ko irailaren 27an epaitu zuten, eta urte hartako abenduaren 16ko egunsentian fusilatu zuten, 21 urte zituela. Gaurko agerraldian azaldu dute errenteriar talde batek sortu duela kultur elkartea, Lurgorrik izan zituen balioek bultzatuta eta hura jaio zenaren mendeurrena baliatuta: “Bere errenteriartasuna aldarrikatu eta berak landutako lan ildoei jarraipena eman nahi diegu”. Izan ere, Errenterian ez bizi arren, espresuki etorri zen haren ama bertara bere seme-alabak bertan jaio zitezen, bertakoa baitzen Juana Mozo ama. Mozoren aita [Lurberriren aitona] Martin Mozo medikua izan zen. kanpotik herrira bizitzera etorritakoa, eta besteak beste euskara ikasiz herrian txertatu zena. Horrela, Luberri nor zen eta zer egiten zuen herritarrei azaltzeko, jardunaldiak antolatu ditu elkarteak. Honakoa da horien zerrenda:
  • Hilaren 25etik 29ra, Jose Mari Azkarraga Lurgorri, bizitza eta idatziak erakusketa jarrita egongo da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik egun horietan.
  • Hilaren 25ean, Joseba Azkarragak (Lurgorriren ilobak) hitzaldia emango du, 18:30ean, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, Lurgorri y una generación comprometida por la libertad izenburupean.
  • Hilaren 29an, 12:00etan eta Biteri kaleko 12. zenbakian, omenaldia egingo diote Lurgorriri, haren testuen irakurketarekin besteak beste.
Lurgorriren soslaia
lurgorri

Jose Mari Azkarraga Mozo ‘Lurgorri’

2016ko urriaren 29an, 100 urte betetzen dira Errenterian Jose Mari Azkarraga Mozo Lurgorri jaio zenetik. Bere aitona, Martin Mozo medikua, Errenteriara etorri zen eta bertan errotu, euskara ere ikasi zuelarik. Lurgorriren ama, Juana Mozo Ocio, Errenterian jaio zen, eta nahiz eta ezkondu ondoren senarrarekin Errenteriatik kanpora bizi izan zen, bere seme-alabak, Errenterian jaiotzea nahi izan zuen. Lurgorrik, beraz, Errenterian bizi izan ez bazen ere, Errenteriarekiko lotura garrantzitsua zuen eta bere burua errenteriartzat zuen, bere testuren batean irakur daitekeen bezala. Madrilen Zuzenbideko Fakultatean matrikulatuta zegoela, Madrileko Euzko Ikasle Batzako lehendakari izan zen, eta bertan euskal intelektualen hitzaldiak eta idazketa lehiaketak antolatu zituen. Gaztetatik idazten hasi zen, aitarengandik zetorkion idazteko grina, eta politikoki eta alor dindikalean konprometitu zen oso gaztetatik, EAJn eta STVn afiliatua egoteraino. 1936an, Eusko Jaurlaritzako Kultura Batzordeko kide izendatua ere izan zen, eta Bigarren mailako hezkuntza aholkulari gisa aritu zen. Horiek horrela, altxamendu frankista gertatu zenean, dudarik gabe eman zuen pauso bat aurrera eta beste gazte batzuekin, Eskoriatzan kuartel bat eratu zuen, bertatik sortu zelarik Amayur batailoiaren zeluletako bat. Lurgorri bera frontean aritu zen, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo, fronteko berriak ematen eta argitalpen desberdinetarako idazten, Amayur, Euzko Langile, Gudari eta Euzkadi aldizkarietan. 1937an Ariztimuño konpainiako Komisario politiko izendatu zuten, eta gero San Andres izenekoan aritu zen kargu desberdinetan. Santoñako traizioa-ren ondoren, beste euskaldun askorekin batera, atzeman zuten faxistek, eta El Duesoko presondegira eraman. Espetxean bertan ere idazten jarraitu zuen. 1937ko irailaren 27an epaitu zuten eta heriotza zigorrera kondenatua izan zen, sententzian aipatzen zelarik epaiketan «Nire Aberria Euskadi da!» aldarrikatu zuela, gertakari bereziki larri bezala. Derioko kanposantuko hormaren kontra fusilatu zuten, 1937ko abenduaren 16ko egunsentian, 21 urte besterik ez zituela.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.