Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Herri baten estatusa garrantzitsuegia da beste batzuek gugatik erabaki dezaten"

Demoarso iniziatibak antolatuta, milaka lagun bildu dira badiaren inguruan. Errenteria-Oreretan bukatu da, ekitaldi batekin.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/11/06
demoarso imanol esnaola

Imanol Esnaola Demoarsoko bozeramaleak hartu du hitza bukaerako ekitaldian.

Milaka lagunek Pasaiako badia inguratu dute erabakitzeko eskubidearen alde. San Pedrotik bozka atera da, eta hautetsontzia, berriz, Donibanetik. 140 bat lekukoen eskuetatik pasatu dira, bakoitza bere bidetik, Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian elkartu diren arte. Azkeneko metroak eramaten egon dira 1933ko estatutuaren bozketa ezagutu zuten Antonio Prior eta Conchi Sanchez, alde batetik; eta Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondo gazteek, bestetik. Lehen aldiz izango dute botoa emateko aukera, datorren martxoaren 19ko galdeketan. Gamon Zumardian jarritako karparen oholtzara igo dira lauak, eta bertan Naroa Iturri Demoarso iniziatibako kideak hartu du hitza. Gaurko giza kateak “oinarria” jarri duela esan du, eta lehenik eta behin, gaurkoa ongi ateratzeko 300 lagunentzako txalo bero bat eskatu du. “Gaur, milaka lagunek argi utzi dugu guk erabakiko dugula. Herri honek esango du zer izan nahi duen”, jarraitu du Iturrik. Errenteria-Oreretan zeudenei kontatu die nola hasi den giza katea, ikusteko aukerarik izan ez dutelako. “Olatuek ekarritako bi itsasontziek Quebec, Eskozia eta Kataluniako banderak zituzten, eta aurrez erabakitzeko aukera izan duten Deba Goienako eta Goierriko lagunek lekukoa pasatu digute”, azaldu du. Horrez gain, eskualdeko bost arraun klubetako beste hainbat traineruk Gure Esku Dago-ren eskua irudikatu dute, arraunak gora zituztela. “Pobre jaio ginen, baina ez esklabo izateko” Segidan, giza katearen azkeneko zatian hautetsontzia eta bozka eraman duten lekukoen audioak jarri dituzte. Sanchez: “Errepublikak gure eskubideak defendatzen zituen, eta 1933an lehen aldiz izan genuen gure bizimodua nolakoa izango zen erabakitzeko aukera. Gehiengoagatik irabazi zuen, baina gero estatu kolpea etorri zen”. Orduan bezala, Oarsoaldeak martxoaren 19an erabakitzeko aukera izango duela nabarmendu du Sanchezek. “Osasuna eta Euskal Errepublika!” batekin bukatu du. Priorrek, bere aldetik, adierazi du “pobre” jaio zirela, bai, “baina ez ginen esklabo izateko jaio”. Horregatik, bizitza duina izateko eskubidea dagoela aldarrikatu du, eta hainbat eskubide zerrendatu ditu, tartean “gure herriak zer izan nahi duen erabakitzeko eskubidea”. Ibargurenen arabera, “ez dugu berdin pentsatzen, baina denon artean erabaki behar dugu zer izan nahi dugun”. Ildo berean mintzatu da Elizondo: “Ez da etorkizun onik izango gure ordez erabakitzen badute. Gure burua antolatzeko erabaki behar dugu”. “Oraindik lana dago egiteko” Imanol Esnaola Demoarso iniziatibako bozeramalea izan da oholtzara igotzen azkena. Orain dela 83 urteko gertaera “historikotzat” jo du Esnaolak. “Lehen aldia zen gerraren ordez botoekin erabakitzen zela gure estatusa”. 1933ko azaroaren 5ean lehen aldiz bozka eman zuten emakumeek, eta estatutu haren alde Oarsoaldeko boto-emaileen %90 agertu zen alde. “Duela 80 urte, baina, zumardi hau hutsik zen”, gaineratu du Esnaolak. “Erabaki izana garesti ordaindu zuten. Baina, gaur, hemen, milaka pertsona gaude erabakitzeko kontzientzia horrekin”, berretsi du. Muriel Casals kataluniarraren hitzak ekarri ditu Errenteria-Oreretara: “Ez gaude hemen amets bat bilatzeko; gu gara ametsa”. Horrela, aldarrikatu du herri baten estatusa “garrantzitsuegia” dela “beste batzuek gugatik erabaki dezaten”. Orain hiru lan egiteko daudela ohartarazi du. Alde batetik, udalerri bakoitzean herri kontsultako galdera erabakitzea. Bestetik, herri kontsultaren mezua txoko guztietara eraman behar dela esan du, eta bakoitzaren ingurukoak kontzientziatu. Azkenik, martxoaren 19rako “ehunka lagun” eskatu ditu, euren lanaren bitartez herri galdeketa aurrera eraman ahal izateko. Ondoren, Beira taldeak jo du Gamon Zumardiko karpan, eta 17:00etan Dj Bullek girotuko du tokia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.