Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo Udala auzoetara hurbiltzen hasi da, auzo batzarren bitartez

Auzo bakoitzaren behar eta balorazioen berri emateaz gain, herriaren egoera orokorra zein den ere azalduko dute. Atzo hasi zuten erronda, Arraguan.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/11/08
auzo batzarrak oiartzun

Udal Gobernu Taldeko kideek batzarretara joateko gonbita luzatu diete oiartzuarrei.

Udal Gobernu Taldeak Done Eztebe plazatik Oiartzun osatzen duten auzoetara, modu sinbolikoan bada ere, mugitu nahi du udala. Izan ere, atzo hasi zituzten aurtengo auzo batzarrak, Arraguan, eta hilaren 16ra arte iraungo dute (ikus bukaeran egutegia). Egungo gobernu taldeak egingo duen bigarren auzo bileren erronda da aurtengoa, eta jakinarazi dutenez, hiru bloketan banatuko dute bilera bakoitza. Alde batetik, datorren urteko aurrekontua zein izango den azalduko dute. Bestetik, azken urte honetako balorazioa egingo dute, bai auzoarena, baita herriarena ere. Azkenik, auzo bakoitzean aurrera begirako lanak zeintzuk izango diren iragarriko dizkiete bertara hurbiltzen direnei. Eneritz Arbelaitz alkateordeak zehaztu duenez, udalarentzat “oso garrantzitsuak” dira auzoetan egiten diren batzarrak, “aurrekontuak onartu aurretik egiten ditugulako”. Gobernu taldearentzat herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa da, “bai aurrekontuei begira, baita auzo bakoitzean sor litezkeen beharrak ere herritarrengandik jasotzeko”. Urteroko “zita garrantzitsuenetako” bat bezala jo ditu auzo batzarrak, aurrekontuak azaldu eta auzoaren beharrak ezagutu ez ezik, “milaka ideia ateratzen baitira bertatik”. Horrela, udal gobernu taldeak duen filosofiaren ildoan jarriko litzateke auzoz auzoko erronda hori. “Parte hartzea bultzatu behar dela esaten dugunez”, baietsi du Arbelaitzek, “azken finean da herritarren auzogunera hurbiltzea, modu natural eta konfiantzazko batean beraiekin hitz egiteko eta edozein gauza partekatzeko”. Auzo bakoitzean zinegotzi ordezkariak hartuko du parte, beste bi zinegotzirekin batera. “Normalean”, jarraitu du alkateordeak, “zinegotzi ordezkari hori bakoitza bizi den auzokoa da. Herritarrei erreferentzialtasuna ematen die horrek, eta urtean zehar ere berarekin kontaktua edukitzen dute”. Balorazioa eta gerokoak Oiartzungo Udaleko gobernu taldea agintaldi osoko ikuspegiarekin ari da lanean. Horrek, baina, ez du oztopatuko urtetik urterako lana. Iaz auzoen beharrak jaso zituzten, baita auzotarren ekarpenak ere. “Iaz esan genuen”, gogorarazi du, “lau urteko ikuspegiarekin egingo genuela lan. Auzo bakoitzean lehentasun pila bat jasotzen ditugu, eta, azken finean, urte batean ez du denbora ematen dena aurrera ateratzeko”. Hala ere, agintaldiaren barruan egiteko konpromiso hori hartu zutela nabarmendu du, eta behar guztiak aseko dituztela, datorren urterako planteamendu errealak aurkeztuz. Alegia, dagoeneko identifikatuta dauden beharrak asetzeari begira, horiei jarraipena nola eman planteatuko dute, auzotarren iritzia jasoz. Hala ere, auzo bakoitzaren egoera ezberdina dela zehaztu du Arbelaitzek. Horrela, batzarretan, tokian tokiko egoeraren balorazioa entzuteaz gain, Oiartzunen egoera orokorraren argazkia ikusteko aukera izango dute herritarrek —gaur egungo zorpetze maila zein den, udalak identifikatuak dituen beharrak eta lehentasunak—, herritar guztien onurarako delakoan. “Auzo batekoek gainontzeko auzoen beharrak entzutea ere interesgarria da, Altzibarkoek Arraguakoak, adibidez. Dena konpartitzeko momentua izaten da auzo batzarrarena”, esan du Oiartzungo alkateordeak. Jende berria ere nahi dute Auzo batzarretan parte hartzeko ohitura duen oiartzuar ugari badagoela ziurtatu du Arbelaitzek. “Nire ustez”, jarraitu du, “sekula etorri ez den jendea da animatu behar dena, udala urruti ikusten duen hori”. Horrela, udal gobernu taldearen nahia da bilera horietan gainontzeko auzotarrak ezagutzea, eta euren arteko iritzi desberdintasunak kontrastatzea, “denen artean adostasunetara heltzeko”. Horrela, ekarpen berriak egin daitezke, iaz egin ez zirenak: “Etxe aurreko farola ez dabilela edo dena delakoa esan daiteke. Urte batetik bestera behar berriak sor daitezke, auzo mailakoak ez ezik, baita udalerri mailakoak ere”. Parte hartzearen garrantzia berretsi nahi izan du Arbelaitzek: “Udala, askotan, ez da konturatzen gauza batzuekin. Hemen gaude, egunerokotasunean gaude, baina enteratzen gara enteratzen garen arte. Zenbat eta herritar gehiagok esan zein hutsune dauden, zer dagoen gaizki edo, besterik gabe, proposamenak egin, orduan eta kudeaketa hobea egiteko aukera izango dugu”. Egitaraua:
  • Altzibar: azaroaren 16an, asteazkena, eskoletan.
  • Elizalde: azaroak 15, asteartea, Manuel Lekuona bibliotekan.
  • Ergoien: etzi, Auzokalte elkartean.
  • Gurutze: azaroak 15, asteartea, Bizardia elkartean.
  • Iturriotz: azaroak 14, astelehena, auzo lokalean.
  • Karrika: etzi, Artaso elkartean.
  • Ugaldetxo: gaur, Atamitxen. (Bilera guztiak 19:30ean hasiko dira, Gurutzekoa izan ezik, 18:30ean hasiko delako).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.