'Sheroes' filmak irabazi du Bekoz Beko Saria

Gaur hasi eta ostirala bitartean, egunero izango dira lehiaketarako film laburren proiekzioak, Trintxerpeko alkateordetzan, doan.

Ikuska, Bekoz Beko

Fernando Egiluz, ‘Sheroes’ filmaren argazkilaritza zuzendaria saria jasotzen, Trintxerpen.

Ikuskak lehen saria banatu du. Sheroes filma saritu du, Bezko Beko sariarekin.  Lehengo larunbatean izan zen Emea eta Anitza zikloa, eta urtero legez, emanaldian, emakumeen berdintasuna eta ahalduntzea hizpide hartzen duten lanak ikusteko aukera izan zen. Ostiralean inauguratu zuten Ikuska, Asier Altunaren eta Telmo Esnalen omenezko zikloarekin. Larunbatean emanaldi bikoitza izan zen; arratsaldean Bekoz Beko Saria, eta gauean umorezko filmak ikusteko aukera izan zen. Atzo berriz, Kalebegiak zikloaren barruan errodatutako lanak proiektatu zituzten. Gaur, lehiaketarako lehen filmak Gaur arratsean hasiko dira sail ofizialerako hautatu dituzten filmak proiektatzen. Ostiralera bitartean, egunero izango dira lehiaketako filmen emanaldiak, guztiak, 20:00etatik aurrea, Trintxerpeko alkateordetzan.  Gaurkoan, Cirilo, En la azotea, Hermanos, Daugther, Deda, eta Parque lanak ikus daitezke.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.