Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hondakinak biltzeko sistema hautatzeko herri galdeketaren aukera zabalik Lezon

Urgentziazko mozioen atalean aurkeztu zuen EH Bilduk hondakinen gaia lantzeko mozioa: koalizioko kideen eta PSE-EEren babesa jaso zuen. Galdeketa egitea dago mozioko puntuen artean.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/11/25
lezo.udalbatzarra

Atzoko udalbatzarraren irudia.

Atzo Lezon egin zuten udalbatzarreko gairik nagusiena 2017ko udal aurrekontuaz eztabaidatzea zen. Onartu egin zuten gobernu taldearen proposamena EAJko nahiz PSE-EEko zazpi zinegotzien aldeko botoarekin, eta EH Bilduren (sei zinegotzi) abstentzioarekin. 8,4 milioiko aurrekontua izango du Lezok 2017rako, 2016koa baino %5 handiagoa. Baina urgentziazko mozioen atalean, plenoaren amaieran, iritsi zen ezustekoa: EH Bilduk hondakinen gaiarekin aurkeztutako urgentziazko mozio bat aurrera atera zen, koalizioko sei zinegotzien nahiz PSE-EEkoaren aldeko botoarekin, eta EAJren ezezkoarekin. Mamia ekar dezake erabaki horrek. Izan ere, onartutako mozioak 2017rako udal gobernu taldeak aurreikusitako bost edukiontzien sistema ezbaian jar dezake. Finean, herritarren esku uzten du proposamen horrek hondakinak biltzeko zein sistema izango duen Lezok, mozioko puntuen artean sistemaren gaineko herri galdeketa egitea dagoelako. Laburtuz, honakoak dira koalizio subiranistak aurkeztutako mozioaren puntuak, esan bezala, atzoko udalbatzarrean onartu zirenak.
  • Udalbatza osatzen duten alderdi ezberdinek, erabakitzen den hondakin bilketa sistemak %80 inguruko birziklapen tasa izan behar duela adosten dute.
  • Hondakinen mahaia berriz ere bildu, eta birziklapen tasa horretara iristeko sistemen gaineko gogoeta egin. Horretara iritsiko diren sistema ezberdinak aztertu, planteatu eta adostu. Mahian alderdiek, herriko eragile eta taldeek, nahiz norbanakoek dute tokia.
  • Sistema horien gainean herritarrek zein nahiago duten erabakitzeko herri galdeketa egin.
  • Galdeketan garaile izan den sistema ezarri.
  • Hondakinen mahaiak sistema horren jarraipena egin dezala. Helburuak beteko ez balira, beharrezko zuzenketak egin.
  • Alderdiek konpromisoa har dezatela, alkatetzan dagoen alderdia edozein izanda ere, herritarrek hautatu duten sistema mantentzeko.
Behin mozio hori onartuta, ikusi beharko udalean ordezkaritza duten alderdiek zein bide hartuko duten. Beste gaiak Honakoak dira, era laburrean, atzoko udalbatzarrean hartutako beste hainbat erabaki:
  • Gaurko egunaren harira, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, gobernu taldeak eta EH Bilduk aurkeztutako mozioak aho batez onartu ziren.
  • Euskararen Egunaren gaineko erakunde adierazpena aho batez onartu zen.
  • PSE-EEk, astebururako antolatuta dagoen janari bilketaren harira, urgentziazko mozioa aurkeztu zuen: bertan herritarrak gonbidatzen dituzte horretan parte hartzera, baita erakundeak (Lezoko Udala barne) eta herriko komertzioak ere. Aho batez onartua.
  • Altsasuko herriari eta bertan atxilotuak izan direnei babesa adierazteko mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk. Koalizioko kideen eta EAJren aldeko botoekin aurrera atera zen; PSE-EE kontra agertu zen. Biharko manifestaziora joateko deialdia zegoen testuaren barruan.
  • Berdintasun Teknikaria (egun erdiz) izateko proposamena onartu egin zen
       
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.