Urgentziazko mozioen atalean aurkeztu zuen EH Bilduk hondakinen gaia lantzeko mozioa: koalizioko kideen eta PSE-EEren babesa jaso zuen. Galdeketa egitea dago mozioko puntuen artean.
Agirre Lehendakariaren plazan dagoen Lino eraikinaren kanpoaldean euskal presoen alde dauden pintaketak "berehala ezabatzeko exijitu" dio Errenteriako alderdi sozialistak alkateari.
17:00etan piztuko dute txondorra, eta abenduaren 17an aterako dute ikazkinek egindako ikatza. Bisita gidatuak egiteko aukera egongo da.
Trintxer Hockey taldeak liderraren kontra du partida, etxean; Sardinero taldekoekin lehiatuko dira bihar, 15:30etik aurrera.
2015eko maiatzean Aintzane Intxausti psikiatrak Gogorzaren egoera azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordean. Bideoa egin dute orain.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da gaur, eta herri guztietan iragarrita daude protestak eta datari lotutako bestelako ekitaldiak
Oiartzungo Saskilagunek DKS jasoko dute etzi. Denboraldiko lehen garaipena eskuratu nahi dute.
Duchenne gihar distrofia ikertzera bideratuko dute jaildi solidarioan bildutako diru guztia.
Marodi jantzigintzakoek zein Maite Gurrutxaga ilustratzaileak beren sorkuntzak salgai jarriko dituzte, abenduaren 22tik 28ra.
Manifestazioa, 17:00 abiatuko da Araba Parketik (Euskotren geltokiaren ondoan) osasuna eta adostasunari bidea emateko galdegiteko.
Demoarsok antolatutako herri kontsultarako, udalerri bakoitzak bere galdera adostuko du. Datorren asteartean hasiko dira Oiartzunen.
Auzolanean ari diren Oarsoaldeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna aurkeztu dute gaur Torrekuan: PLASMA.
Errenteria-Oreretako emakumen taldeek egindako oihalak hartu du udaletxeko balkoia goiz goizetik eta bertan izango da indarkeria matxista salatzen.