Martxoaren 19ko kontsultako galdera erabakiko dute bi batzarretan

Demoarsok antolatutako herri kontsultarako, udalerri bakoitzak bere galdera adostuko du. Datorren asteartean hasiko dira Oiartzunen.

demoarso

Herri kontsultan galdetu beharrekoa erabakiko dute Oiartzunen.

Demoarsok erabakitzeko eskubideari buruzko herri kontsulta egingo du martxoaren 19an. Horretarako, eskualdeko udalerri bakoitzean eurek adostutako galderari erantzungo diote. Galdera zein izango den oraindik ez dute erabaki, eta Oiartzunen horretan hasiko dira datorren asteartean. Hilaren 29an, 19:00etan jarri dute hitzordua, udaletxeko areto nagusian, eztabaida talde batzuen bitartez, proposamenak biltzen joateko. Bigarren batzarra abenduaren 10ean izango da,10:30ean, toki berean. Lehenengo batzarrean jasotako proposamenen artean sortutako galdera posibleak aztertuko dituzte, eta galdera posiblea aukeratuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.