Hego eta Erdialdeko Ameriketako adituek hartuko dute parte udalak eta Garabidek antolatutako mahai-inguruan.
Hiztun adituek Arrasaten egindako ikastaroa. [garabide.eus]
Garabide Elkarteak eta Udalak
Enbido txikira! izeneko mahai-ingurua egingo dute datorren ostegunean. Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak ikastaroko parte hartzaileek euren hizkuntzen egoeraren berri emango dute —
urrian izan ziren Oiartzunen—.
Bost hiztun aditu izango dira ostegunean
Enbido txikira! mahai-inguruan: Filomena Nina Huarcacho (aimara, Bolivia); Horacio Ulcue eta Viviana Gonzalez (Nasak, Kolonbia); Jose Angel Koyoce (Yucatango maia, Mexiko) eta Saraguro Intiraimi Cartuche (kitxua, Ekuador).
Euren hizkuntzen egoera azaltzeaz gain, euskaldunek euskara biziberritzeko duten estrategiaren argi-ilunen berri ere emango dute.
Hitzaldia 18:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.