Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskararen Eguna ospatzeko festa handia egingo dute Oiartzunen

Herriko hainbat eragilek antolatuta, Euskaren Festa egingo dute larunbatean. Euskaraz gauza asko egin daitezkeela erakutsiko dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/11/29
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da larunbatean, eta horren harira, herriko eragile ugarik Euskararen Festa ospatuko dute egun horretan bertan. Ttur-ttur eta Abaraxkaren artean koordinatu dute larunbateko egitaraua, eta ludotekako Nekane Martiarena jakinarazi duenez, Lasarte-Oriako Euskararen Maratoian oinarritu dira Euskararen Festa egiteko. Udalerri horretan, lau urtean behin, 40 orduz jarraian euskara hutsean bizi dira. Maratoia baino, lasterketa txikiagoa izango da larunbatekoa. Goizetik gauera ekitaldi pila ederra egingo dute, “eragile bakoitzak euskarari zer eskain diezaiokeen erakusteko”. Horrela, goiz partean, txistulariak, dultzaineroak eta mutxikoak, besteak beste, ibiliko dira Doneztebe plazan eta inguruan. Horrez gain, Kuadrillategikoek ere jarduerak egingo dituzte, hala nola, jolasak, mural bat, herriaren apainketa eta pintxoak prestatuko dituzte. Ondoren, bazkaria egingo dute. Arratsaldean, gehiago Kuadrillategikoen lekukoa hartuko dute Euskararen Festan parte hartuko gainontzeko eragileek. 15:30ean, trikitilariak eta buruhandi zein erraldoiak Doneztebe plaza girotzen hasiko dira. Agertoki bat jarriko dute bertan, eta 16:00etatik aurrera hasiko dira herriko eragileetako ordezkariak banan-banan taularatzen, Mirari Martiarena eta Usoa Arbelaitzek aurkeztutako saioan. Bertan, besteak beste, malabarrak, euskal dantzak, dantza garaikidea, bertsolariak eta abar ikus-entzuteko aukera egongo da, eta, horrez gain, El Watanekoek testu bat irakurriko dute. Abaraxka ludotekakoek Paperezko Ametsak proiektuaren barruko jarduera bat egingo dute ere. 18:00etan, berriz, txokolate jatea egongo da. “Gure helburua”, esan du Martiarenak, “taula gainean momenturo euskarazko zerbait egotea izango da, euskaraz gauza ezberdin pila bat egon daitezkeela erakusteko”. Ibargain Musika Eskolakoek izango dute Euskararen Festa ixteko ardura, betiko euskal abestiekin. Musika eskolakoek euren emanaldia prestatzen duten bitartean, buruhandi eta erraldoien txanda izango da. Martiarenak jakinarazi duenez, Korrika eta Paperezko Ametsak proiektua laguntzeko postuak egongo dira Doneztebe plazan. Horrez gain, bezperan, film laburren emanaldia eskainiko dute pleno aretoan, 18:00etan eta 20:00etan. Honakoak dira parte hartuko duten eragileak: Haurtzaro dantza garaikide taldea, Elizaldeko bertso eskola, Paperezko Ametsak, Eskuttun, Kuadrillategi, Elizalde Herri Eskola, Haurtzaro Ikastola, Gazteen antzerki taldea, Elizalde Herri Eskolako euskal dantza taldea, malabar taldea, Elika kooperatiba, Izar Etxeberria eta Ekain Susperregi dantzariak, Tximeleta taldea, Txiribuelta antzerki taldea, Gu eta gitarrak taldea, El Watan, Haurtzaroko bertso eskola, Haurtzaroko dantza taldea, Lur Korta ipuin kontalaria, Xirolarru taldea, Gazteen beste antzerki taldea, Ibargain musika eskola, Abaraxka ludoteka, Auntxa trikitilari taldea, Haurtzaro Ikastolako trikitilari eta pandero joleak, herriko buruhandi eta erraldoiak, Intxixu-AEK, muxikoak, Oiartzungo dultzaina taldea, Soinuenea herri musikaren txokoa eta Lartaungo txistulariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.